Mexiko Hiria, Mexiko. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (RSBAP) Mexikoko atalak eta Loiolako San Inazio Ikastetxeko --Vizcainas-- Jose Maria Basagoiti Noriega Artxibo Historikoak deialdia zabaldu dute III. Nazioarteko Kongresua egitearren euskaldunen presentzia Mexiko eta Erdialdeko Amerikan XVI-XXI. mendeetan hizpide, datorren azaroaren 9an, hiriburu mexikarreko Loiolako San Inazio Ikastetxean.
Nazioarteko Kongresuak, "Bi munduren topaketatik independentzia-prozesu novohispanora" izenpean, honako lau gai-multzoen inguruan bilduko ditu partaide eta hitzaldiak:
- Arte ederrak, sinkretismo kulturalen zerumuga zabala.
- Letren eta estofatuen artean, literatura eta gastronomia panorama novohispanoan.
- hezkuntza novohispanoa eta Loiolako San Inazio Ikastetxeko marka
- Euskal eta nafar jatorriko pertsonaiak independentzia novohispanoaren prozesuan.
- Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.
- Parte hartzeko, kontaktatu htrejo89@hotmail.com helbidean edo Facebookez Mexikoko RSBAPen
- Onartuak izan diren txostengileei jakinarazpena, uztailaren 15ean
- Onartutako txostenak bidaltzeko epea, urriaren 4an
- Deialdia, Facebooken