euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Euskal Etxeko eta UNAMeko euskara ikasleek bi afari egin zituzten euskal egoitzako Txokoan

2008/06/15

Gabriel Ceballosen euskara ikasleek Juango Arrietak prestatutako afari bat dastatu ahal izan zuten (argazkia Vascosmexico.com)
Gabriel Ceballosen euskara ikasleek Juango Arrietak prestatutako afari bat dastatu ahal izan zuten (argazkia Vascosmexico.com)

PUBLIZITATEA

Mexikoko Euskal Etxeak eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoak (UNAM) euskara ikasten duten ikasle talde ugaria biltzen dute. Gabriel Ceballosek hiru urte daramatza Euskal Etxean klaseak ematen eta Gurutzne Etxeberriak gauza bera egiten du UNAMen Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa irakatsiz. Klaseak momentu batez alde batera utzi eta euskara beste esparru batean praktikatu eta ongi pasatzeko, ikasle guztientzako bi afari antolatu dira Txokoan.

Mexiko DF, Mexiko. Gabriel Ceballosen klaseko euskara ikasleek antolatutako afaria iragan maiatzaren 16an egin zen Euskal Etxe mexikarraren Txokoan. Juanjo Arrietak prestatu zuen afaria. Euskal Etxeak hiru urte daramatza aldi honetan euskara klaseak ematen eta ikasle mota ezberdinak biltzen ditu: Batzuk Mexikon bizi diren Euskal Herriko euskaldunak dira, horietako batzuk urte asko daramatzate bertan eta beste batzuk, lana edo ikasketak direla-eta, bertara iritsi berriak; beste batzuk, euskaran interesa duten mexikarrak, horietako batzuk euskal jatorria dutenak, eta beste batzuk musika edo kulturaren bidez harremanetan jarri direnak Euskal Herriarekin.

 

Mexikoko euskara ikasleek afaria antolatu zuten Euskal Etxean2
[Goiko irudian, Gabriel Ceballos (erdian) bere ikasleetako birekin Mexikoko Euskal Etxean egindako afarian]

 

Mexikoko euskara ikasleek afaria antolatu zuten Euskal Etxean1
[Euskal Etxeko euskara ikasleek egindako afarian ez zen alaitasunik falta izan]

Aldi berean, Gurutzne Etxeberriak UNAMen ematen duen Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroko ikasle gehienek beste afari bat antolatu zuten iragan hilaren 4ean Mexikoko Euskal Etxean. Irakasleak hiru urte daramatza ikastaroa eskaintzen eta denbora tarte horretan interes handia piztu du ikasleen artean beraientzat hain urrutiko kultura den horretara hurbiltzeak.

 

Mexikoko euskara ikasleek afaria antolatu zuten Euskal Etxean5
[UNAMeko euskara ikasleen afarian sukaldariek janaria oso ondo egoten ahalegindu ziren]

UNAMeko ikastaroa osatzen duten pertsonak ez dira euskal Diasporaren barne, baina ikasleek Eusko Jaurlaritza eta Unibertsitateari eskerrak ematen dizkiete ezagupen gune hau sortzeagatik. Aldi berean, Euskal Etxeak afarian egindako harrera eskertu nahi dute eta, bereziki, Gurutze Etxeberria irakaslearen jarrera beraiekin bere esperientziak konpartitzeagatik, eta ohiturak, festak, sinbolismoa, naturaren garrantzia eta familiaren eta lagunen garrantzia barneratzeagatik. Era honetan, ikasleek bidai kulturaleko ikastaroa jarraitzeko konpromisoa hartu dute.

Mexikoko euskara ikasleek afaria antolatu zuten Euskal Etxean6
[Euskal Etxeko Txokoan egindako afarian eskerrak emateko tartea ere egon zen (irudi multzoa Vascosmexico.com)]

 

Lotura interesgarriak

Mexikoko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com

Vascosmexico webgune eta foroa
www.vascosmexico.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia