euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Euskal Etxeko emakumeen agurra Arantzazuko Amari: entzun Jesusa Lesakaren 'Agur Maria' debozioz betea (bideoa)

2024/09/27

Mexikoko Euskal Etxeko Emakumeak Arantzazuko Amaren irudiaren inguruan. Beraiekin batera, Iñigo Bilbao eta Josu Garritz
Mexikoko Euskal Etxeko Emakumeak Arantzazuko Amaren irudiaren inguruan. Beraiekin batera, Iñigo Bilbao eta Josu Garritz

PUBLIZITATEA

Mexiko hiria, Mexiko. Mexiko Hiriko Euskal Etxeko 'emakume taldeak' zeregin berezia hartu du 2023ko maiatzetik joan den astera arte. Hamabost hilabetez, Perutik iritsi zen Arantzazuko Ama Birjinaren irudia zaindu dute, hiriburuko Vizcaínas bezala ezaguna den San Ignazio eskolaren zaintzapera pasatu aurretik. ‘Agur’ esateko unean, Jesusa Lesaka bazkideak, 'Agur María' abestu zuen. Euskal Etxean jarduera luzekoa den emakume taldeari esker oneko keinu apal gisa, aukera baliatuz Batzordeak bazkari batera gonbidatu zituen

Euskal Etxeko lehendakari Iñigo Bilbaok EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, "Peruko Arantzazuko Amaren Ermandadeak eskatu zigun 2023an Arantzazuko Amaren irudia hartu eta zaintzea gure Euskal Etxean. Elkarte euskal-perutarraren asmoa hemengo euskal kolektibitatearekiko harremana sendotzea zen. Irudia Antonio María Artola euskal pasiotarrarena izana zen eta Jose María Cazalis Euskadiren Mexikoko ordezkariak ekarri zuen gurera". Orain irudiak bere bidea segituko du eta San Ignazio Eskolara joango da bertan arduratuko baitira bere zaintzaz. Esku aldaketaren karietara Jesusa Lesakak, emakume maitagarria eta EEko kide historikoa denak, 'Agur Maria' hunkigarri bat kantatu zuen.


Jesusa Lesaka 'Agur Maria' hunkigarri bat abesten Arantzazuko Andre Mariari. Eskerrik asko, Jesusa!

Aitortza Emakumeei

Emakumeen taldeak egindako lana keibu txiki batez eskertzeko bazkaria prestatu eta lore sorta bana oparitu zien Euskal Etxeak. “Hala ere, esan beharra dago gure emakumeei eskertu behar dieguna Ama Birjinaren irudia zaintzea baino askoz gehiago dela”, adierazi digu Bilbaok. “Etxeko emakumeek ez dute beraientzat propio egindako jarduerarik. Etortzen dira jaietara, hartzen dute parte baina normalean, hileroko euren bazkaria kenduta, ez dira protagonista izaten".


Lore sorta bana oparitu zieten Emakumeei

Hori dela eta, eta egoera hau aldatzeko asmoz, Iñigo Bilbaok eta zuzendaritza batzordeak dantzaldia antolatuko dute, bereziki Emakumeei begira. "Abenduan egingo dugu eta posible balitz urteroko hitzordu bihurtzea nahiko nuke; lehendakari gisa, nahiko nuke hori izatea nire legatua Euskal Etxearentzat", aitortu digu urteak Mexikon daramatzan hernaniarrak..



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia