Mexiko Hiria, Mexiko. "Etxean itxita ospatuko dugu Aberri Eguna, jakina", adierazi digute Mexiko Hiriko Euskal Etxetik.. Egoera bereziei erantzun bereziak eman behar zaizkiela pentsatuz, zalantzarik ez dute izan segitu behar zutela lanean eta ospatu behar zutela, "jakina", Aberri Eguna. Urtero bezala, baina ez urtero moduan, aurtengoan, bakoitzak bere etxetik egin beharko baititu gauzak, 'Zaindu maite duzun hori' kanpaina abiarazi baitute,
'"Zaindu maite duzun hori" lelopean, bakoitzak bere buruari, familiari edo etxean dituenekin argazkia egin, eskutan kartela dutela mezu bat zabalduz (ikus bannerretan), facebook-era igoko ditugu argazkiak, gero guztiekin bideo bat egiteko", esan digu Euskal Etxetik Iñigo Bilbaok. "Gauza da herriak, aberriak, jendarteak bizirik iraun dezaten, orain zaindu egin beharra dagoela, eta etxean geratu".
Mexiko Hiriko Euskal Etxeak 2020ko Aberri Eguna etxeetatik ospatzera deituz egin dituen bannerrak
Norbera zaintzea, ingurukoak zaindu ahal izateko. Baina aktibo Aberri Eguna bezalako ospakizun eta aldarrikapen hitzordu batean. "Auzolan moduko bat egin nahi dugu, komunitate zantzua emango diona ekimenari..." Euskal Etxeko lehendakari Julen Ruiz de Azuak bidali zuen lehenengo mezua, ondoren Zuzendaritza Taldekoen argazkiak ere igo ziren sare sozialetara, eta ostegunetik igandera, Aberri Eguna bitartean, Euskal Etxeko kide eta lagunenak..." "Hori da aurten egingo duguna", gogoz eta urteroko izpiritu sendoa lagun, esan digute Mexiko Hiritik.
-Argazkiak bidaltzeko helbidea: euskal.etxea.mx@gmail.com
-Facebook: www.facebook.com/CentroVascoEuskalEtxea