euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Euskal Etxeak ongi etorria egin dio elkarteko egoitzan Jose Maria Cazalis, Euskadiren ordezkari berriari

2021/02/19

Cazalis ordezkari berria --bigarrena ezkerretik--  EEko Gurutzne Etxeberria, Julen Ruiz de Azua eta Josu Garritzekin (arg EE)
Cazalis ordezkari berria --bigarrena ezkerretik-- EEko Gurutzne Etxeberria, Julen Ruiz de Azua eta Josu Garritzekin (arg EE)

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Mexikoko Euskal Etxeko lehendakari Julen Ruiz de Azuak ongi etorria eman dio herrialdera Jose Maria Cazalis, Eusko Jaurlaritzako ordezkari iritsi berriari. Cazalisek berak Euskal Etxeko zuzendaritza taldekoei aitortu die erronka handia dela Eusko Jaurlaritzak eman diona: “Senatuan txantxetan esaten nuen después de ser senador, el mejor destino es ser embajador en la Santa Sede. Ez naiz heldu Vatikanora baina bai Euskadiren ordezkari izatera Mexikon, eta benetan pentsatzen dut oso erronka interesgarria dela”.

Datozen urteei begira Euskadiren Ordezkaritzan izango duen lanaz ere aritu da Cazalis: “Orain arteko lanari eutsi behar diogu baina, benetako erronka, pandemiaren ostean gure burua eta lana berriro asmatzea izango da, iragana ez baitator bat etorkizunarekin eta gauza asko aldatu beharko ditugu”. Euskal Etxeaz eta diasporaz ere mintzatu da delegatua, bere esanetan Jaurlaritzaren kanpo jardunaren oinarria izan behar dutelako horiek biek. “Besterik da egunerokoan gorabeherak izatea alde bien artean, baina filosofia bertsua dugu batak zein besteak, eta hori da garrantzitsuena”, gaineratu du Cazalisek Euskal Etxera egindako bisitan.

Mexiko Hiriko Euskal Etxea ezagutzeko modurik egokiena mahai inguruan dela jakinik, hamaiketakoa egin dute Zuzendaritza Taldeko hainbat kidek Euskadiren ordezkari berriarekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia