euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Euskal Etxeak Musika Jaialdia egingo du martxoaren 14ean, bere Mendeurrenaren ospakizunekin jarraituz

2007/02/23

Mexikoko Euskal Musika Jaialdiaren kartela
Mexikoko Euskal Musika Jaialdiaren kartela

PUBLIZITATEA

Mexiko hirian euskal soinuak izango dira entzungai datorren martxoan, Euskal Etxeak bere Mendeurrena ospatzeko antolatu duen Musika Jaialdiaren eskutik. Ekitaldiak Euskal Herriko gonbidatu eta musikarien partehartzea izango du, horien artean Donostiako Txistulari Banda eta Jon Maia dantzari gipuzkoarraren konpainiako hainbat kide. Eurekin batera Euskal Etxeko korua eta Colegio de las Vizcaínaseko korua ere ariko dira oholtza gainean, Mexikoko euskal komunitateko kide asko bilduko dituen ekitaldi zirraragarri honetan.
Mexikoko Euskal Etxeak bere mendeurreneko ospakizun ekitaldiekin aurrera darrai. Otsailaren 13tik 17ra egindako Euskal Zinemaldia bukatu orduko hurrengo ekitaldia zein izango den jakitera eman dute: Euskal Musika Jaialdi bat martxoaren 14an. Ekitaldian Donostiako Txistulari Bandak hartuko du parte txistu kontzertu bat eskainiz eta oholtza gainean Jon Maia dantzari gipuzkoarrak zuzentzen duen konpainiako lau dantzari izango dituzte lagun, musikari dantza gehituko diotelarik. Mexiko bertako musika koruek ere euren ahotsak mendeurrenaren ospakizun honetara bilduko dituzte, Euskal Etxeko korua eta Colegio de las Vizcaínas-eko koruak ere parte hartuko dutelarik.

Jaialdiak Mexiko euskal komunitateko kide ugari bilduko ditu eta baita Euskal Herritik etorritako hainbat lagun eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari. Kontzertua Masaryken dagoen Musika Kontserbatorioan izango da, arratsaldeko 20:00tatik aurrera. Eserlekuak mugatuak dira eta bertaratu nahi dutenei aldez aurretik izena eman eta sarrera erosteko aholkua luzatzen diete antolatzaileek. Sarreren prezio 150 peso nagusientzat eta 50 peso haurrentzat izango da. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero deitu Euskal Etxera (52 50 40 25) edo bidali e-maila hona.

Txistua, dantza eta kantua bilduz

Musika Jaialdi honetako txistu kontzertua euskal musikaren instrumento klasiko hau entzuteko parada ezinhobea izango da. Txistua hiru zulodun txirula da eta bere ezaugarri nagusienetako bat esku bakarrarekin jo daitekeela da, horrela beste eskua libre gelditzen delarik danbolina jo ahal izateko. Txistuaren soinua Euskal Herriko kultur ekitaldi eta jaialdietan entzuten da sarri, baina baita eliza edota futbol partidetan ere.

Donsotiako Txistulari Banda hamar musikariek osatzen dute: hiru txistulari (1. txistu, 2. txistua eta Txistu Luzea), txirula baxua, teklatua, baxu elektronikoa, perkutsioa, marimba eta bi tronpeta. Errepertorio zabala dauka, euskal abesti tradizionaletik hasi eta ganbara musikaraino. Bandaren zuzendaria Jose Ignazio Ansorena da, Euskal Herriko txistulari onenetarikoa eta konposagile eta musika entzutetsua. Donostiako Txistulari Bandak nazioarteko hainbat kontzertu egin ditu bere ibilbide luzean, Reno (AEB), Münster (Alemania) edo Al’pbachen (Austria).


Lotura interesgarriak

Musika Jaialdi honetarako dei musikaduna (audioa dauka)
www.igoa.com.mx web gunean

Mexikoko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com

Vascosmexico Posta Zerrenda eta Foroa
www.vascosmexico.com

Euskal Herriko Txistulari Elkartea-Asociación Vasca de Txistularis
www.txistulari.com

'Concluye el Festival de Cine Vasco de la Euskal Etxea de México'
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko otsailaren 17an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia