euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Euskal Etxeak HABErekin euskara klaseak bultzatzeko akordioa berritu du; aurten 450 ordu emango dituzte

2007/02/22

Ezker eskubi: Eduardo Ormaechea, Kinku Zinkunegi (HABE), Miren Aguirre, Gabriel Ceballos eta Gregorio Blasco (eserita)
Ezker eskubi: Eduardo Ormaechea, Kinku Zinkunegi (HABE), Miren Aguirre, Gabriel Ceballos eta Gregorio Blasco (eserita)

PUBLIZITATEA

Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria eta Euskara Munduan ekimenaren koordinatzailea Mexikon da egunotan. Asteazkenean Euskal Etxeko zuzendaritzarekin bildu zen HABE eta elkarte honek euskara klaseen inguruan duten lankidetza hitzarmena berritzeko. Hitzarmenak hiru ardatz ditu: irakasleagoaren trebakuntza, ikas material egokiaren hornikuntza, eta finantziazioa. Azken atal honen barruan, Euskal Etxeak aurten 450 talde ordu ematea adostu du eta ondorioz 4.500 eurotako dirulaguntza jasoko du.
Mexikoko Euskal Etxeak eta HABE euskara klaseen inguruko lankidetza hitzarmena berritu zuten atzo. Kinku Zinkunegi, Euskara Munduan ekimenaren koordinatzailea Euskal Etxeko arduradunekin bildu zen, hitzarmena sinatu eta orainarte egindako bideari buruzko hasunarketa egiteko. Euskal Etxearen zuzendaritzaren aldetik bere lehendakari Eduardo Ormaechea, lehendakariorde Gregorio Blasco eta Miren Aguirre idazkaria izan ziren bileran, haiekin batera Gabriel Ceballos, Euskal Etxeko euskara irakaslea zegoelarik.

Lankidetza hitzarmenak Euskara Munduaneko hiru ardatz nagusiak jarraitzen ditu: irakaslegoaren trebakuntza, ikas material egokia hornitzeko konpromezua eta klaseen finantziazioa. Azken atal honetan Euskal Etxeak aurten 450 talde ordu ematea adostu du eta ondorioz jasoko duen dirulaguntza 4.500 eurotakoa izango da, Kinku Zinkunegik EuskalKultura.comi agertu dionez.

25-30 ikasle talde egonkorra

Euskal Etxeko euskara irakaslea Gabriel Ceballos da, euskara maila altua duen gazte euskal mexikarra. Ceballos Euskal Herrian bizi izandakoa da, Lehendakaritzan beka batekin lanean ibili baitzen. Egonaldi hartan bere euskera maila hobetu eta Mexikora itzultzerakoan euskara klaseen ardura bere gain hartu zuen. Bere gidaritzapean eta ikasleen parte hartze gogotsuarekin klase hauek urtez-urte hobetzen ari dira, Zinkunegik adierazi duenez.

Taldea oso egonkorra da eta 25-30 ikaslek osatzen dute. Mexikon izandako bileran Ceballosek euren beharrak azaldu zizkion HABEko ordezkariari: irakasleak bere euskara maila mantendu eta hobetzeko euskerak eta ikas material berria. Bestalde, irakasleak bi eskari egin zizkion Euskal Etxearen zuzendaritzari: euskara klaseen berri zabaltzea eta klaseetara etorri ezin daitezkeenei BOGA auto-ikasketa metodoaren berri ematea. Ceballosek, bere aldetik Euskara Mexiko ekimena garatzeko konpromezua hartu zuen. Euskal Etxeak onartuz gero ekimen hau Euskal Gizataldeen Nazioarteko Bilkuran aurkeztuko dute datorren uztailean, eta Mexikoko euskara klsaeen etorkizuneko ekimenen oinarri izango da.

UNAMen ere euskaraz

Mexikoko Euskal Etxeaz gain, bada hiriburuan euskara ikasteko beste aurkerarik. 2005eko urriaz geroztik Mexikoko Unibertsitate Autonomoak (UNAM) Euskara eta Euskal Kultur Ikastaroa eskaintzen du, Gurutzne Etxeberria amezketarraren gidaritzapean. Ikastaro honek harrera ezinhobea izan du hasieratik --'ikasleak euskararekin engatxatu egin dira', zioen orduan irakasleak-- eta datozen bi sei hilabetekoetan 200 ikaslek parte hartuko dute ekimenean. Arraskata hau ikusirik, jadanik beste bi unibertsitate mexikarrek ere ikastaro hau izateko eskaera egin diote Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari. [Ezkerreko irudian Gurutzne Etxeberria irakaslea, Euskal Etxean egindako haurrentzako ikastaro batean]


Lotura interesgarriak

Mexikoko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com

Vascosmexico zerrenda eta foroa
www.vascosmexico.com

'30 nuevas universidades solicitan los Cursos de Lengua Vasca'
EuskalKultura.comen argitaratua, 2006ko urtarrilaren 27an

'Cálida acogida a las clases de euskera en la Euskal Etxea mexicana'
EuskalKultura.comen argitaratua, 2005eko azaroaren 10ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia