euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Danborrada: "Ez da danborra jotzea bakarrik, baizik eta Euskal Herriari eta Diasporari kutsatzen dion zirrara"

2016/01/26

Mexikoko Euskal Etxeko danborrariak, Alfredo Jover Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean (argazkia Mexiko EE)
Mexikoko Euskal Etxeko danborrariak, Alfredo Jover Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean (argazkia Mexiko EE)

PUBLIZITATEA

Mexiko Euskal Etxeak iragan larunbatean ospatu zuen San Sebastian eguna eta urtero legez elkartea Sarriegi maixuaren doinuekin bete zuten danborrariek. "Zalantzarik gabe urteko festarik onenetakoa da, gainera lehenengoa da eta 2016 urte hau nolakoa izango den iragartzen duena", azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko lehendakari Josu de Garritzek.

Mexiko Hiria, Mexiko. Mexiko DFko euskaldunek hitzordua zuten iragan larunbatean, elkarteko festarik kuttunenetako bat ospateko: San Sebastian eguna. Urtero legez jende andana bildu zen elkartera eta Danborradak giro itzela jarri zuen afarian. Alfredo Jover Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean, danborrariek Sarriegiren piezak jo zituzten eta afarira bildu ziren lagun guztiak alaitu zituzten. 130 bat lagunek parte hartu zuten afarian eta ondorengo festan, makilekin erritmoari jarraiki.

Danborrarietako bat Miren Aguirre bazkidea izan zen, eta EuskalKultura.com-i azaldu dionez, bere ustetan "Danborrada urteko festarik alaiena da. Partehartzaileen musika eta energia besteei kutsatu eta biderkatu egiten da". Iritzi berekoa da Josu de Garritz lehendakaria: "festa hau ez da danborra jotzea soilik, baizik eta donostiarrentzako duen esanahia, eta Euskal Herriari eta Diaspora osoari kutsatzen dion zirrara".

Jarraian, festako argazki galeria.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia