euskal diaspora eta kultura
2010/06/11
PUBLIZITATEA
Mexiko Hiria, Mexiko. Giro bikainean bildu, eta gazte zein heldu, belaunaldi bateko eta besteko, zahar eta gazteak, gaztetxo eta haurrak ere bertaratu ziren urtero Mexiko Hiriko Euskal Etxea gertaleku duen festa baztandarrera. Denek izan zuten eguna giro ederrean igarotzeko aukera, bai musean aritu zirenek zein bestelako jolas eta denborapasak nahiago dituzten gaztetxoek.
Maricarmen Arrecheak sareko Dina Leku bere webgunean jarri ditu argazkiak, Facebooken, beraz, nahi dituenak ikusgai ditu hor sartuz hauek eta baita askoz gehiago ere.
[2010eko Baztango Eguneko bazkarian belaunaldi desberdinetako baztandarrak, Mexikoko Euskal Etxean]
[Baztenen bertan jaiotako sukaldari trebeen gidaritzapean, hitzorduan ez zen Baztango erako gutiziarik falta izan]
[Mexikora lanera bildu zirenen ondorengoak ere Baztango Eguneko ospakizunetan partaide, beren sustraiak zeintzuk diren batere ahaztu gabe]
[Baztandarren Eguneko ospakizunen baitan egindako bazkaria. Eskuinean ikus daitekeenez, ondoko etxean egiten ari diren obrek eragindako kalteak lekua murriztu zuen]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus