euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexiko: UNAMeko Euskara Irakurletzak bideo batez iragarri du aurten online emango dituen bere eskolen hasiera

2020/09/14

2020 ikasturteko lehenengo tailer hau datorren asteko ostiralean hasiko da, irailaren 25ean, eta urtarrilaren 29ra arte iraungo du
2020 ikasturteko lehenengo tailer hau datorren asteko ostiralean hasiko da, irailaren 25ean, eta urtarrilaren 29ra arte iraungo du

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Ikasturte hasieran gaude munduko hainbat lekutan, eta Mexikon, UNAM unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletza prest dago datorren astean hasiko diren bere eskolak abiatzeko. Covid-19ren pandemiak eraginda bada ere, "garai gaitzak" direla aitortu, baina baikor, eta "gorputza eta gogoa osasuntsu eta bizipozez" ekingo diotela aitortu dio EuskalKultura.eus-i bertako irakurle Haizea Elizondo Gorroñok. Aurten birtuala egingo duten lehenengo tailerrak "Euskara Biziberritzea" titulua darama eta izena emateko aukera zabalik dauka.

Hona berau iragartzeko prestatu duten bideoa:


Mexikoko UNAMeko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak prestatutako bideoa

Hauek dira tailerraren ezaugarri eta prezioak, animatu, edo bere berri zabaldu!

-Gaia: Euskararen Biziberritzea
-Iraupena: irailaren 25etatik urtarrilaren 29ra (50ordu)
-Antolatzaileak: ENALLT (UNAM), Etxepare Euskal Institutua
-Hizkuntza: Gaztelania

-Ikasleak: $2.00
-Ikasle ohiak: $985.00
-Gainontzekoak: $1,315.00



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia