euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexiko txapeldun etxean: bertako pilotariak izan dira garaile 2014ko Munduko Euskal Pilota Txapelketan, urrezko sei dominez

2014/09/22

Mexiko pilotariek eskuratu urrezko sei dominek eman diote garaipena bertako taldeari (argazkia pelotavascafipv)
Mexiko pilotariek eskuratu urrezko sei dominek eman diote garaipena bertako taldeari (argazkia pelotavascafipv)

PUBLIZITATEA

Hamaikagarren domina eskuratu zuen igandean Mexikoko selekzioak, frontenis kategorian garaipena lortuz. Seigarren urrezko domina horrekin sailkapen orokorrean garaile postua lortu du Mexikoko taldeak. Bigarren postua espainiar estatuko selekzioak eskuratu zuen, urrezko lau dominarekin eta orotara 13 domina zituela, eta hirugarren frantziar estatuko taldea izan zen, urrezko bi dominarekin (guztira hamaika domina).

Zinacantepec, Mexiko. Munduko 27. Euskal Pilota Txapelketa igandean amaitu zen eta etxekoak, Mexikoko pilotariak alegia, izan ziren garaile. Bertako ikusleen beroa eta animoak aintzat hartu zituzten pilotari mexikarrek, eta 2006ko mundialean egin zuten bezala, garaipena bertan gelditu zen.

Partehartze ona izan dute ere Espainiako eta Frantziako taldeek, bigarren eta hirugarren postuan sailkatuz, hurrenez hurren. Laugarren postua Argentinarentzat izan zen eta bostgarren Kubako pilotariak izan ziren.

Emaitza guztiak eta egunez eguneko informazioa, www.pelotavasca2014.mx webgunean.

Irudi gehiago, hemen: www.facebook.com/pelotavascafipv

Hurrengo Mundu Txapelketaren egoitza Bartzelona izango da, 2018an.  



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia