euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexiko Hiriko Animasivo animazio zinema jaialdiak euskal erakuslehio bat zabalduko du aste honetan

2019/11/26

Begona Vicariok "Arkitekturen animazioa" ikastaroa emango du Mexiko Hirian bihartik hasi eta ostiralera bitartean
Begona Vicariok "Arkitekturen animazioa" ikastaroa emango du Mexiko Hirian bihartik hasi eta ostiralera bitartean

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Mexiko Hiriko Animasivo animazio zinema jaialdiak euskal lehio bat eskainiko du aurten. Bihar asteazkenetik igandera bitartean --azaroaren 27tik abenduaren 1era-- besteak beste Begoña Vicario animazio zinegilea eta Fermin Muguruza musikari eta zinemagilea izango ditu gonbidatu, Euskal Herritik etorrita. Vicariok  "Arkitekturen animazioa" ikastaroa emango du azaroaren 27tik 29ra 11:00etatik 15:00etara Galera Zentroan eta horrez gain zinemaldi osoan animazio laburmetraien nazioarteko lehiaketako epaimahaikideetako bat izango da.

Bere aldetik Fermin Muguruzak Black is Beltza filma aurkeztuko du hiriburu mexikarrean, azaroaren 28an 20:30etan 'Cineteca Nacional'-en, eta kontzertu bat ere eskainiko du azaroaren 29an 20:30etan, Akelarre Vudu Band lagun, Multiforo Cultural Alicia delako aretoan.

Animasivo jaialdia bere 12. ediziora iritsi da aurtengoan. Ateak 2008an zabaldu zituenetik, Latinoamerika osoko animazio zinemaren industriako elkargune garrantzitsuenetako bat bilakatu da, animazio lan independenteei agerikotasuna emanez eta sortzaile gazteenen lana erakutsiz. Erakusketarako eta zabalkunderako gune izateaz gain, azken urteotan formakuntzarako, ikerketarako, ekoizpenerako eta elkarlanerako gune ere bilakatu da jaialdia.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia