euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Mexiko eta Euskadi: joan-etorriko bidaia" topaketa azaroaren 26an egingo da DFko "Vizcaínas" ikastetxean

2015/11/18

"Mexiko eta Euskadi: joan-etorriko bidaia" topaketaren afitxa
"Mexiko eta Euskadi: joan-etorriko bidaia" topaketaren afitxa

PUBLIZITATEA

Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta Jose Maria Basagoiti Noriega Artxibategi Historikoak antolatuta, Mexiko eta Euskadiren arteko kultur topaketa egingo da azaroaren 26an Mexiko DFko "Vizcainas" ikastetxe historikoan. Topaketaren helburua euskal kulturak Mexikon duen presentzia eta eraginari buruz hausnarketa egitea da.

Mexiko Hiria, Mexiko. San Ignacio de Loyola ikastetxe historikoa --"Las Vizcaínas" izenarekin ezaguna-- izango da datorren azaroaren 26ean "Mexiko eta Euskadi" kultur topaketaren egoitza. Antolatzaileek azaldu dutenez, topaketak arlo ugari jorratuko ditu: euskal presentzia Mexikon eta euskal kulturaren eragina mexikar musikan, artean, pertsonaia historikoak eta bi herrialdeetako gastronomiaren uztartzea, esaterako.

Horrez gain, topaketan Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak kide berri bat onartuko du, Tomás Barrientos Fortes (Universidad Anáhuac).

Egitaraua

-8:30 izen-ematea
-9:00 Ongi etorria
-9:00 Irekiera hitzaldia, "La tertulia de los navarros", Cristina Torales Pacheco (Universidad Iberoamericana-SBAPM)

-9:30 AURRENEKO SAIOA
Moderatzaile: Jesús Héctor Trejo Huerta (ENAH-SBAPM)

-"Mujeres fundadoras: La aportación de las mujeres vascas a la Nueva España en el siglo XVI", Nora Ricalde Alarcón
(Universidad Anáhuac-SBAPM)
-"Don Francisco de Echeveste, armas y nobleza", Ana Rita Valero de García Lascurain (AHCV-SBAPM)
-"Las imágenes de San Ignacio de Loyola en la colección del Museo del Colegio de las Vizcaínas", Elena Sánchez Cortina
(Museo del Colegio de San Ignacio Loyola, Vizcaínas-SBAPM)
-"El gabinete de enseñanza de química experimental. Museo del Colegio de San Ignacio de Loyola, “Vizcaínas”", Luis Evaraert (SBAPM)

-10:45 Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kide berri baten onarpen ekitaldia. Ana Rita Valero de García Lascurain elkarteko presidentaren agurra eta Tomás Barrientos Fortes (Universidad Anáhuac) bazkide berriaren onarpena.

-11:00 ATSEDENALDIA

-11:15 BIGARREN SAIOA
Moderatzaile: Nora Ricalde Alarcón (Universidad Anáhuac-SBAPM)

-"Don Ambrosio de Meabe, el gran impulsor del vasquismo novohispano", Jesús Héctor Trejo Huerta (ENAH-SBAPM)
-"Acción exterior de la Comunidad Autónoma Vasca en México", Ibon Mendibelzua Madariaga (Delegación del Gobierno Vasco en México)
-"José Azarola y Los Xey: crónica de un homenaje", Antonio Barberena Quezada (SBAPM)
-"Mestizaje gastronómico en el País Vasco", Pablo San Román Abete (SBAPM)
-"Huellas de la octava provincia, ¡Aquí seguimos los vascos!", Elena Ospital (ENAP-UNAM)

-12:45 ITXIERA



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia