euskal diaspora eta kultura
2008/12/31
PUBLIZITATEA
Mexiko hiriburua, Mexiko. Olentzerok ederki asko ikasi zuen bidea Euskal Herriko mendietako bere bizitokitik Mexikoko hiribururainoko bidea eta urtero zintzo-zintzo eusten dio Mexiko DFko Euskal Etxera bildutako haurrekin daukan hitzorduari. Halaxe egina du aurten ere, Euskal Etxeko pilotalekuan prestatu zioten harrera-ekitaldira bilduz eta banan-bana hitz eginez bera agurtzera joan ziren haurrekin. Poza eta ilusioa nabariak ziren iladan euren txanda noiz iritsiko zain zeuden haurren begietan.
Euskal Etxe bertatik, Olentzeroren bisitak ekarri zuen emozio eta erantzun zabalaren lekuko izan zen Maricarmen Arrechea Garmendiak dioskunez, haur andana polita etorri ziren Olentzerorekin ipinitako hitzordura, gurasoak eta aiton-amonak lagun, eta bakoitzak bere oparia Olentzeroren eskutik jaso ondoren askari ederraz gozatzeko aukera izan zuten, batzuentzat ardoa eta txistorra, besteentzat txokolatea eta txurroak.
Magia eta ilusioa nagusi izan ziren arratsaldepasa gogoangarria izan zen. Askok elkarrekin solasean arizan eta Olentzeroren etorrera heldu den urterako agiantza onenak zabaltzeko baliatu zuten. Orain, hurbilago da datorren urtekoa. Berriz ere zain izango ditu haurrak euskal mendietako ikazkinak. Egia da gutxiago falta dela, amaitzen du bere lekukotasuna Maricarmen Arrecheak.
Ikus argazki gehiago Argazki Galerian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus