euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexiko bere iragan euskaldun ugari aberatsari begiratzen ari zaio egunotan DFn egiten ari den Kongresuan

2007/05/25

Mexikoko euskal presentziari buruzko Kongresuko hizlarietako batzuk (argazkia vascosmexico.com)
Mexikoko euskal presentziari buruzko Kongresuko hizlarietako batzuk (argazkia vascosmexico.com)

PUBLIZITATEA

Asteazkenean hasi zen 'Euskaldunen ekarria XIX eta XX mendeetako Mexikon' kongresuak euskal komunitateko kide ugari bildu zituen lehen egunean, Mexikoko historian euskaldunen papera aztertu zuten adituen hitzaldiak entzuteko gogoz. Hizlarien artean Euskal Herritik heldutako Beñat Cuburu historialari lapurtarra izan zen, besteak beste. Mintzaldiek atzoko eta gaurko euskaldunen istoriak ekarri zituzten, ia-ia gaur egungo euskal komunitatearen historiaraino helduz.
'Euskaldunen ekarria XIX eta XX mendeetako Mexikon' Kongresua publiko ugari biltzen ari da egunotan Mexikoko Euskal Etxean. Asteazkenean izan zuen Kongresuak lehen ekitaldia eta zortzi mintzaldik osatu zuten eguneko programa. Bertan euskaldunek Mexikon azken bi mendeetan izan duten historiaren alderdi desberdinak ezagutu ahal izan ziren. Beste makina bat entzuleen artean UNAMeko euskara klaseetako ikasle mexikar talde bat ere bertaratu zen, Gurutzne Etxeberria irakaslearekin batera, Euskara ikasteko gogoa ez ezik, euskaldunek euren herrialdean eta historian izan duten eragina ezagutzeko gogo bizia agertuz.

Asko izan ziren lehen jardunaldi honetan entzun ahal izan ziren istorio eta ikerketak. Hasteko, Patricia Massék Juan Antonio Azurmendiren bizia eta lanaren berri eman zien entzuleei, haren argazkien azterketaren bidez. Ondoren Macrina Rabadán Figueroak euskaldunek Mexikon XIX mendearen lehen erdian izan zuten eragina azaldu zuen, espainiar matrikulen bidez. Humberto Moralesek Pueblako euskaldunen historiari buruz hitzegin zuen eta Beñat Cuburu lapurtarra Iparraldeko bi euskaldunek Mexikora eginiko bidaiaz jardun zen 'Idibarniatik Michoacánera' mintzaldian.

Oscar Flores Torresek 1910-1920ko Iraultza garaitara eraman zituen entzuleak eta Leonardo Navarro Valdezek Lagunako euskaldunak ekarri zituen gogora. Luis Antonio Sánchez Ibarrolak Cecilia G. De Guilarte kazetari tolosarraren biziari buruz hitzegin zuen eta, eguneko solasaldiak bukatzeko, José Manuel Herrero Álvarezek azken belaunaldietako emigrante eta exiliatuen seme-alabei eginiko inkestaren berri eman zuen, gaur egungo euskal komunitatearen profila eginez.

[Goiko irudian UNAMeko euskara ikasleak, Gurutzne Etxeberria irakasle amezketarrarekin (argazkia vascosmexico.com)]

Gaurko egitaraua

-9:30. III. Mahaia. Buru: Amaya Garritz. Cultura y Difusión.

-Juan Ignacio del Cueto Ruiz Funes, Aportaciones del exilio vasco a la arquitectura mexicana (Tomás Bilbao, Juan de Madariaga e Imanol Ordorica)
-Lydia Elizalde Valdés, Fernando Luis J. de Elizalde, editor fundador de El Correo Español
-Luis Antonio Sánchez Ibarrola, Cecilia G. De Guilarte. Una tolosana en la prensa mexicana
-Julián Garritz Cruz, El doctor Antonio Medinabeitia Tabuyo y sus aportaciones a la Escuela Científica Mexicana

-11:30-12:00: Atsedena

-Eugenio Urrutia Albisua, La historia detrás de la Casa Albisua, (Sede de la Secretaría de Cultura del Estado de Puebla
-Berrojalbiz, Fernando, El juego de pelota vasco: Deporte popular en el Norte de México desde la época colonial hasta el siglo XX
-Amaya Garritz y Javier Sanchiz, El equipo de fútbol Euzkadi (1937-1939)
-Josu Ruiz de Gordejuela Urquijo y Ma. Carmina Ramírez Maya, Dos manifestaciones de la presencia vasca en México en su centenario: El Centro Vasco y El Euskotarra
-Alberto Alday Garay Los navarros de la comunidad baztanesa en la fundación y dirección del Centro Vasco de la Ciudad de México (1900-1937)


Lotura interesgarriak

Mexikoko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com

Vascosmexico
www.vascosmexico.com

Euskal presentziari buruzko kongresua Mexikon
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko maiatzaren 10ean

Mexikoko euskaldunei buruz mintzaldia Mazatlango Euskal Jaian
EuskalKultura.com-en 2005eko abenduaren 1ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia