euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikar irakurleek aurkeztu eta gomendatu zuten Anjel Lertxundiren 'Etxeko hautsa' eleberria Guadalajaran

2011/12/01

Anjel Lertxundi eta aurkezpenean parte hartu zuten bi irakurle, Guadalajarako Liburu Azokan (argazkia Etxepare)
Anjel Lertxundi eta aurkezpenean parte hartu zuten bi irakurle, Guadalajarako Liburu Azokan (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

Euskal literatura bere tartea izaten ari da aurtengo Guadalajarako Liburu Azokan, eta bertan egin diren ekitaldien artean, interesgarria izan zen "Presentan los lectores" atalean Anjel Lertxundiren 'Los trapos sucios' ('Etxeko hautsa') eleberriari buruz entzun zirenak. Lertxundirekin batera hiru mexikar irakurlek aurkeztu zuten liburua eta haien esanetan "guztiok eragiten gaituzten sentimenduak” islatzen ditu lanak, "jatorria eta hizkuntza kontuan hartu gabe". Eleberriak “harrapatu” egiten du irakurlea, eta amaiera “harrigarria” du. Horrexegatik, publikoa lan honetan eta euskal literaturan sakontzera animatu nahi izan zuten.

Guadalajara, Mexiko. Euskal idazle eta argitaletxeek Guadalajaran euskal literatura ezagutarazteko hainbat ekimen egiten ari dira Guadalajarako Liburu Azokan. Euskal standean 12 euskal argitaletxe euren liburuak ari dira aurkezten, eta Anjel Lertxundi idazle euskaldunak (Orio, 1948) “Los trapos sucios”, 'Etxeko Hautsa' eleberriaren itzulpena, ekarri du azokara. Asteartean “Los lectores presentan” atalean hiru mexikar irakurlek eleberriaren berri eman zuten eta publikoa euskal literaturan sakontzera animatu nahi izan zuten.

“Los trapos sucios”  liburuak ETAren “biolentzia politikoaren” munduan sartzen den gazte nerabe baten istorioa kontatzen du, nahiz eta amaieran, ETAren beraren biktima bihurtzen den nolabait. Protagonistaren aita berriz, administrazio frankistako kide izandakoa, Alzheimerrak jota dago, eta semeak aitorpen bat egitea erabakitzen du. Topaketan Lertxundiz gain bere editorea, Jorge Gimenez, eta Etxepare Institutuko Euskara Sustapenerako zuzendaria, Mari Jose Olaziregi, izan ziren.

Politika ere hausnarketa-gai izan zen aurkezpenean, eta bere ustez ETAk “jarduera armatua behin-betiko amaitzea” zergatik erabaki ote duen galdetu zitzaionean, Lertxundik adierazi zuen, bere ikuspuntutik begiratuta “konponbide polizialek gutxitan konpontzen dituztela arazo sozialak”. Idazlearen ustetan, “gizartea nazkatu izanak” ekarri du biolentziaren amaiera. “Gizartea mobilizatu
izan ez balitz, nazkatuta “nahikoa da” esan izan ez balu, ez zen amaitu den bezala amaituko”.

Fernando Aranburu, Tusquets Sariaren irabazle

Azokan beste euskal idazle bat ere izan zen protagonista izan zen, han bertan jakin baitzen Fernando Aranburuk (Donostia, 1959) irabazi duela Eleberri Editoreen VII Tusquets Saria, “Años Lentos” liburuarekin. Juan Marsé lehendakari zuen epaimahaiak asteastean jakinarazi zuen bere erabakia.  Almudena Grandes, Juan Gabriel Vasques, Rafael Reig eta Beatriz de Moura ziren gainontzeko
epaimahaikideak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia