euskal diaspora eta kultura
2010/09/10
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Bidaiak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Estatu Batuetarako eta Mexikorako duen Ordezkaritzatik koordinatu dituzte. Jaurlaritzatik adierazi dutenez, bisitari mexikarren kasuan, Jaurlaritzak Mexikoko diputatuei jakinaraziko die herrialde azteka euskal enpresentzako garrantzitsua dela eta konfiantza eta lankidetza harremana mantentzeko gogoa duela.
Diputatuek, hurrengo egunetan, SPRI ezagutuko dute, baita Euskadik industria birmoldaketatik garatu duen berrindartze eta bultzada ekonomikoko prozesua ere. Misioaren helburuen artean dugu Euskadiko herri handien hiri berriztapen prozesuetara hurbiltzea ere; Bilbon metropoli-arean ura nola kudeatzen den ikusiko dute.
Azkenik, IDOM enpresarekin lurraldeen kudeaketa tresna berrietara hurbilduko dira; kudeaketa tresna horiek planifikazio estrategikotik hasi eta goitik beherako planifikaziora eta instituzioen indartzera doaz.
Idahoko ordezkaritza, Little gobernadoreordea buru
Bestalde, Lopez lehendakariak uztailean Estatu Batuetara egin zuen bidaiak Idahoko estatuarekin merkataritza harremanak eta erakundeen arteko harremanak estutzeko balio izan zuen. Jaurlarotzatik adierazi dutenez, bidaia haren emaitza litzateke oraingoan Estatu Batuetako zenbait agintari eta enpresarik Euskadi bisitatzea, hala nola, Brad Little gobernadoreordea buru duen ordezkaritza honen kasua, Mark Rivers Brix and Co.-ko presidentea, edota L. Edward Miller bazkide gerentea, Givens Pursley.
Atzo hasitako bisitaldian zehar, Bernabé Unda Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarekin, Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarekin eta Blanca Urgell Kultura sailburuarekin bildu da dagoeneko ordezkaritza. Idahoko ordezkaritzak euskal sektore energetikoaren garapen teknologikoa interesatzen zaiola adierazi duenez, atzoko eguna enpresa harremanetarako bereizi zuten eta Energiaren Euskal Erakundearekin, Energia Klusterrarekin eta Iberdrola, Petronor, Sener, Gamesa eta Ingeteam-ekin ere biltzeko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus