Mendoza, Argentina. Mendozako Euskal Etxeak Mario Paniego artista plastiko euskaldunaren bisita jasoko du gaur. Bira hegoamerikar baten barruan etorria da eskualdera, lehenik Txileko Valparaisora eta bertan abenduaren 7an ‘Manual de Instrucciones’ izeneko bere erakusketa inauguratu ondoren, Andeen alde honetara hurbildu eta hitzaldi bat eskainiko die bilbotarrak Denak Bat-eko lagunei. Hau ez da izango, ordea, Mendozan egingo duen ekintza bakarra. Izan ere, joan de asteartean tailer bat eman zuen Paniegok Cuyoko Unibertsitateko Arte eta Diseinu Fakultatean.
Paniegoren jardunbideari dagokionez, Arte Ederrak ikasi zituen Ingalaterrako Mendebaldeko Unibertsitatean eta graduondo ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen.
Argentinara egiten duen bigarren bidaia du artistak eta Argentinan eta Txilen ez ezik, eta Euskal Herriaz gain, bere lanak Kroazian, Alemanian, Ingalaterran, Txekiar Errepublikan, Hego Korean eta Espainian ere erakutsi ditu.
Gaurko hitzorduak Etxepare Euskal Institutuaren babesa du eta arratsaldeko 7etarako iragarri da, sarrera libre eta doakoa.