euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendozako Nafar Etxeak batera ospatu ditu bere 36. urteurrena, San Frantzisko Xabier eta Nafarroaren Eguna

2019/12/10

PUBLIZITATEA

Mendoza, Argentina. Cuyo eskualde argentinarrean, Mendozako Nafar Etxeak bere kide, irakasle, ikasle, dantzari eta oro har lagunak bildu ditu abenduko lehenengo astean, Erakundearen urteurrena eta San Frantzisko Xabierren eta Nafarroaren Eguna ospatzeko. Gonzalo Erice buru duen elkarteak bi egunetan, abenduaren 3 eta 5ean banatu zuen festa: Abenduaren 3an, San Frantzisko Xabierren eta Nafarroaren Egunean, urtean zehar garatzen dituzten ekintzen erakusketa eskaini zuten Mendozako nafarrek Godoy Cruz herriko Manuel Belgrano Liburutegiko auditoriumean.

Ikuskizuneko programa zabala izan zen: ‘Alma Navarra’ abesbatzak eta kantu-terapia tailerreko ikasleek euren abestiak partekatu zituzten publikoarekin, Ruben Caparotta bion zuzendari; elkarteko dantzari txiki eta helduek, euren aldetik, hainbat pieza taularatu zituzten, Nerina Rojas zuzendari; Flavia Lujanekin dantza espainiarrak ikasten duten dantzariak ere euren tartea izan zuten giten dakitena taularatzeko, eta gauza bera folklore argentinarra ikasten dutenekin, Milena Rojas zuzendari. 


['Alma Navarra' abesbatza nafar elkartearen 36. urteurrenean]


[Dantzarien Aurreskua]


[Mendozako Nafar Etxeko dantzari helduak]

Ospakizun programako aktibitateek abenduaren 5ean jarraitu zuten Nafar Etxean, ‘La Terra’ arte tailerreko eta Matilde Dominguez-en Literatura Tailerreko ikasleen erakusketekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia