euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendozako EEak martxoaren 11an abiatuko du 2019ko euskara ikasturtea eta zabaldu du izena emateko epea

2019/02/22

Mendozako Denak Bat-eko euskara irakasleak, Dario Di Giorgi, Lauraro Pincheira eta Gabriela Pagola
Mendozako Denak Bat-eko euskara irakasleak, Dario Di Giorgi, Lauraro Pincheira eta Gabriela Pagola

PUBLIZITATEA

Mendoza, Argentina. Engaiamendu handia dauka Mendozako Euskal Etxeak euskara sustatu eta irakasten eta bertako irakasleek iragarri berria dute 2019ko ikastaroen antolakuntza. Lau talde irekiko ditu instituzioak aurten, koloreka eratuak. Talde Zuriak hasi berri-berriak bilduko ditu; Talde Horiak, hizkuntzarekin batera kultur gaiak landuko ditu; Talde Gorria, dagoeneko oinarrizko ezagutzak eskuratu dituzten ikasleentzat izango da; eta Talde Berdea, ikasle aurreratuentzat.

Irakasleen koordinatzailea Euskara Munduan programan trebatzen ari den Lautaro Pincheira izango da eta berarekin batera etxeko ikasle izandako Dario Di Giorgi eta Gabriela Pagola arituko dira.

Klaseei martxoaren 11an emango zaie hasiera, arratsaldeko 5etan, eta irekiak eta doakoak izango dira. Izena emateko Euskal Etxeko Whatsapp-era idatzi behar da, +54 9 261 212 0317 zenbakira. Euskal Etxearen eta euskara eskolen egoitza Barcala kaleko 643. zenbakian dago..


[Mendozako euskara eskolen publizitatea]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia