Mendoza, Argentina. Atzo eman zion hasiera Denak Batek 2020ko egitarauari, hasiberrientzako euskara klaseekin. Kultur eskaintza, ordea, zabalagoa eskainiko du Euskal Etxeak Mendozako Udalarekin sinatutako akordio bati esker. Lautaro Pincheira irakasleak Euskalkultura.eus-i azaldu dionez, “Hitzarmenaren baitan bost tailerren egoitza izango gara: ingelesa, portugesa, koreaera, italiera eta argazkilaritza tailerrak. Ez daukate harreman zuzenik euskal kulturarekin baina kultura dira eta zalantzarik gabe aukera hobea emango digu jende gehiagok ezagut gaitzan”.
Euskal Etxeak antolatuko dituen ekintzei dagokienez, guztiak izango dira irekiak komunitateari. tartean martxoan berriro hasiko den ziklo zinea. Gogora dezagun proiekzioarekin batera pintxoak ere eskaintzen dituela Denak Bat-ek, hilabetean behin. Martxoko hitzordua 28an izango da, larunbata.
Mus partidek eta Tailerrak, eta Gaztetxe-ko ekintzek ere ostiraletan jarraitzen dute, gaueko 9etatik aurrera, jakinarazi diote EuskalKultura.eus-i Denak Batetik. Euskal Etxearen Facebook-ek informazio guztia eguneratzen du eta euskal jaien egitaraua kontsultatu nahi duenak bertan topa ditzake xehetasunak.