euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendozako EEak 'Bakearen Haritzak' Euskal Zelaia inauguratuz gogora ekarriko du Gernikaren 71. urteurrena

2008/04/21

Mendozako Independentzia plazan landatuko dituzte Bakearen Haritzak izenez bataiatu dituzten Euskal Zelaiko zortzi haritz kimuak
Mendozako Independentzia plazan landatuko dituzte Bakearen Haritzak izenez bataiatu dituzten Euskal Zelaiko zortzi haritz kimuak

PUBLIZITATEA

Mendozako euskal komunitatea, Argentinan, hondarreko ukitua ari zaio ematen datorren asteburuan --apirilaren 26 eta 27an-- Gernika suntsitu zuteneko 71. urteurrena gogoan atxikitzeko antolatutako egitarauari. Horren baitan, Denak Bat Euskal Etxeko kideek 'Bakearen Haritzak' izenaz bataiatu duten Euskal Zelaia inauguratuko dute hiriko garrantzitsuena den Independentzia Plazan. EEren egoitzan moldatu duten hostel edo taldeentzako aterpetxea ere inauguratuko dute eta tartean dokumental bat emango, pilota partidak jokatuko eta EEko Mendigoizaleak Dantzari Taldearen emanaldi bat eskainiko dituzte.
Datorren larunbatean, apirilak 26, 71 urte beteko dira hegazkin naziek, Franco generalaren aliatu, Gernikako hiri euskalduna birrindu eta bertako andana bat biztanle akabatu zituen bonbardaketa lazgarria eragin zutenetik. Urteurrenaren karietara, Mendozako Euskal Etxeak bertako Udalaren aurrean lan egin du berdegune bat lortzearren eta emaitza gisa Mendoza erdigunean dagoen Independentzia Plazan --hiriko garrantzitsuenean-- eremua lortu du zazpi haritz kimu landatzeko, datorren igandean inauguratuko duen 'Bakearen Haritza' izenaz bataiatu duen Euskal Zelaia sortuz.

Data bera baliatuko du Euskal Etxeak bere egoitzaren baitan egin dituen moldaketa lanak inauguratzeko, urtetan amestutako proiektua gauzatu berria baitu, hala nola, Hostel edo mendira etortzen diren taldeei aterpetxe gisa erabiltzeko instalazioa, eta horrekin batera areto balioaniztuna. Honekin euskal etxeak dituen gastuak mantentzen laguntzeko diru iturri berriak erdietsi ditu. Datorren astebururako ekitaldi sorta honela banatzen da:

[Mendozako Euskal Etxeak bere instalazioak berrituz eta emendatuz egin dituen lanen ikuspegia, geroari begira eta etorkizuna segurtatzeko laguntza handia eman dezaketenak (Javier Salvarredi argazkia)]

[Lanen inaugurazioa datorren asteburuan egingo da, Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena betetzen den asteburu berean (argazkia Javier Salvarredi)]

Larunbata, apirilak 26

-17:00 'Un paseo por Euskal Herria' ikusentzunezko
-19:00 Bertako pilotariek pilota erakustaldi bat eskainiko dute
-Amaitzerakoan, pintxoak, edariak eta erromeria tabernan

Igandea, apirilak 27

-11:30 'Bakearen Haritzak' Euskal Zelaiaren bedeinkapena eta inaugurazioa (Independentzia Plazan, Arte Modernoen Museoaren aurrean)
-13:00 Anaiarteko bazkaria EEren egoitzan eta euskal dantzen erakustaldia, 'Mendigoizaleak Dantzari Taldea'ren eskutik


LOTURA INTERESGARRIAK

Joseba Azkarraga Mendozan bisitari
2007ko abuztuaren 20ean EuskalKultura.com-en argitara emana

'Viñas de Euzkadi', euskal zigiluko Mendozako ardoa
2007ko abuztuaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal nekazari gazteak Mendozan bisitari
2007ko apirilaren 27an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia