euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendozako Denak Bat euskal etxeak erakundearen 56. urtemuga ospatuko du Baietz taldearen musikarekin

2012/07/31

Baietz taldeko kideak Mendozako Denak Bat Euskal Etxeko gazteekin, 2011ko Aberri Eguneko ospakizunean
Baietz taldeko kideak Mendozako Denak Bat Euskal Etxeko gazteekin, 2011ko Aberri Eguneko ospakizunean

PUBLIZITATEA

1956. urtean jaio zen Mendozako euskal etxea, beraz aurten bere 56. urtebetetzea ospatuko du. Urtemugaren ekintzak abuztuaren bigarren asteburuan egingo dira eta komunitate osoari luzatu dio gonbidapena erakundeak. Behar bezala ospatzeko, kalitate handiko ikuskizuna ekarriko du Denak Bat-ek festaren edergarri; Cordobako Baietz-eko mutilak Euskal Herriko erritmoetara dantzaraziko dituzte Andeen magaletako euskaldunak. Urtemugaren berriarekin batera, euskara Mendozako Kulturarteko Institutuak irakatsiko dituen hizkuntzetako bat izango dela abuztutik aurrera iragarri diote euskal etxetik EuskalKultura.com-i.

Mendoza, Argentina. Erakundearen 56. urteurrenaren ospakizuna ari dira prestatzen Mendoza hiriburuko euskal etxeko kideak. Eta erakundearen sorrera abuztuaren 5ean izan bazen ere, aurten 11 eta 12an egingo dira urtebetetzeko ekintzak. Alde batetik, tailer didaktiko bat eskainiko dute Baietz taldeko lagunek, Cordobatik etorrita, larunbat arratsaldeko 6etan, batez ere gaztetxoei zuzenduta. Eskolak bukatu eta gero, talde cordobatarraren kontzertuaz disfrutatu ahal izango dute Mendozako euskal etxeko kideek.

Igandean, abuztuaren12an, berriz, lagun arteko bazkaria egingo da, eguerdiko ordu 1ean, menua, paella. Arratsalde osora luzatuko da elkarretaratzea Baietz-en musika medio. Euskal etxetik adierazi diote EuskalKultura.com-i taldeak eskainiko duen errepertorioa dantza egiteko modukoa ere izango dela. “Euskal Herriko erromerietako moduko piezak joko dituzte”. Bazkarian parte hartzeko txartelaren prezioa 120 pesokoa izango da eta aldez aurretik erreserbak egiteko euskal etxeko idazkaritzarekin jarri behar da kontaktuan 0261 4236429 telefono zenbakian edo cv@centrovascomendoza.org.ar helbide elektronikoan.

Euskara klaseak

Beste alde batetik, eta euskararen irakaskuntzari dagokionez, Denak Bat-eko Alicia Aguirre irakasleak iragarri digu abuztutik aurrera euskara zabaltzeko proiektu berri batekin hasiko dela euskal etxea Mendozako ‘Instituto Intercultural’ delakoarekin batera. “Gestio batzuk egin ondoren, joan den astean institutuko arduradunek iragarri dute abuztuko egitarauan euskara klaseak sartuko dituztela”. Proiektua euskal etxeak berak bultzatzen du eta institutuko eskolak euskal etxeko irakasleen esku egongo dira. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia