euskal diaspora eta kultura
2012/10/08
PUBLIZITATEA
Mendoza, Argentina. Irailaren 27tik 30era egin zen Mendoza hirian Turismoaren Nazioarteko Eguneko ospakizuna. Festa ekitaldiak erdiguneko Independencia Plazan egin ziren eta milaka ikusle ekarri zituzten, bertakoak zein turistak. Mendozako Udalak gonbidaturik, hainbat gizataldek hartu zuten parte festan, tartean, italiar, holandar, greko, txiletar, libanoar, espainiar, katalan eta euskalduna.
Euskal Herriaren izenean, Denak Bat Euskal Etxeko kideek altxatu zuten ikurriña Mendozako enparantza nagusian. Horretaz gain, eta erakundearen standaren aurrean, euskal pieza tipikoak dantzatu zituzten elkarteko dantzariek, hala nola Fandango, Arin-Arin eta Makil Dantza. Musikaz eta koreografiez gozatzeaz gain, txokora hurbildu zirenek euskal pintxo eta edariak dastatzeko aukera ere izan zuten. Elkarteko gazteak arduratu ziren euskal tabernaz.
“Bisitari mordo bat etorri zitzaigun; plaza jendez gainezka ibili zen hiru egunetan. Aukera paregabea izan zen gure kultura eta gure euskal etxearen lana zabaltzeko. Horretaz aparte, tabernan lortutako dirua oso lagungarria izango da gure dantzariak Euskal Astera joan ahal izan daitezen”, azaldu dio EuskalKultura.com-i Mendozako euskal etxeko irakasle den Alicia Aguirrek. “Eta asmo eta animo berarekin, urrian, Guaymallen herrian bukatu berria den Gizataldeen Azokan hartu dugu parte joan den asteburu honetan ere”.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus