euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendozako Denak Bat-ek “elkartean euren marka utzi duten" lau kide omendu zituen Aberri Eguneko bazkarian

2019/05/10

Aberri Egunean omenaldi bat egin zien Euskal Etxeak hildako lau kideri
Aberri Egunean omenaldi bat egin zien Euskal Etxeak hildako lau kideri

PUBLIZITATEA

Mendoza, Argentina. "Hunkigarri baino hunkigarriagoa" izan da aurten Aberri Eguneko ospakizuna Mendozan. Izan ere, euskal etxearen egutegian hain markatua den egun honetan omenaldi berezi bat egin zien Euskal Etxeak duela gutxi hil diren eta eurak ere Elkartean marka berezia utzi duten lau pertsonari, Nerea Garate, Alicia Aguirre Markuleta, Vicente Lecea eta Martin Greño bazkideei. Aberri Eguneko ekitaldiak meza batekin hasi ziren Don Bosco elizan eta Euskal Etxean jarraitu zuten senidetasun bazkari batekin.

“Omenaldian plaka oroigarri bana eman genien gaur egun gurekin ez diren bazkide hauetako bakoitzaren senideei". "Nerea Garate laguntzaile handia izan zen Euskal Etxean; Vicente Lecea eta Martin Greño bazkide sortzaile; eta Alicia Aguirreri buruz, zer esan…Etxeko fundatzaileetakoa, euskara irakaslea, erreferentea, motorra…”, azaldu digu Lautaro Pincheira irakasleak.

Une hunkigarria bizitzearekin batera, bildutakoek Sebastian Arrieta Ahurtiko sukaldari lapurtarrak prestatutako bazkaria partekatu zuten, Euskal Etxean arratsalde pasa ederra eginez, euskal musika eta dantza lagun.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia