Liverpool, Ingalaterra. Memoria, erbeste, diaspora edo europar gaietan ikertu naho duzu? Liverpoolgo Unibertsitateak gonbitea luzatzen dizu 2022ko Manuel Irujo Bekara aurkezteko, Euskal Herriko kultura ekoizpena, kultura bizitza edo politikarekin harremana daukaten gaiak ikergai, bereziki memoria, erbeste/diaspora eta europar/kosmopolitak, gai hauek guztiak nafar politikari eta abokatua izan zen Manuel Irujori lotuak (Lizarra 1891 – Iruñea, 1981).
Ikergai izan daitezkeen beste interesgune batzuk izan daitezke, konparazio, memoria eta irudikapena; migrazioa eta diaspora; ikasketa transnazionales, posnazional eta poskolonialak; herri kultura; zinema eta kultura bisuala; literatura ikasketak; kultura digitala; genero eta sexualitatea. Baita ere, euskal gizarte edo kulturaren artean eta beste nazio-, kultura- edo hizkuntza-esparruko agerpenetan estekak sor ditzaketen proiektu konparatibo edo erlazionalez.
Manuel Irujo Bekak ordainketa bakar bat ekarriko du Euskal Ikasketa Ikerketa Master bat (MRes) egiteko 2022ko irailean hasita. Beka, Homeko ikasle tasa ordaintzeko lain (4.500 bat libera esterlina) izango da, MRes egiteko Hizkuntza eta Kultura Modernotan (Euskal Ikasketa bidez) eta Etxepare Euskal Institutua du babesle.
Interesatuek Gorka Mercero Altzugarai doktorearekin harremandu beharko dute (mercerog@liverpool.ac.uk) ikerketa proposamena osatzeko lerro nagusiak eskuratzearren. Inrimaki eta eskabide osatuak 2022ko maiatzaren 31 aurretik iritsi beharko dute departamendura.
-Argibide gehiago, hemen