euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Meggan Laxalt egile duen "Lekuak, the Basque Places of Boise, Idaho" erakusketa zabalik da BSUko Albertsons Liburutegian

2019/11/05

Urtarrilaren 6a arte egongo da ikusgai Meggan Laxalt-en erakusketa. Irudian, egilea Boiseko Euskal Museoaren aurrean, artxiboko irudi batean
Urtarrilaren 6a arte egongo da ikusgai Meggan Laxalt-en erakusketa. Irudian, egilea Boiseko Euskal Museoaren aurrean, artxiboko irudi batean

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Erakusketak Meggan Laxalt Mackey-k idatzitako izen bereko liburua dauka ardatz, Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko Argitaletxeak iaz argitara emana. Ekimenari lotua, liburu eta erakusketaren egileak hitzaldia emango du azaroaren 14an, osteguna, Liburutegiko bigarren solairuko Frank Church Aretoan, lanaren argitaratze prozesuari buruz (Lekuak, Idahoko euskal tokiak).

Nevadako hiriburu Carson Cityn 1957an jaioa, Meggan Laxalt Mackeyk Historia gradua dauka Boise State University-n (BSU) lortua eta Dominique eta Therese (Alphetche) Laxalt-en biloba da. Duela hiru bat hamarkada bizi da Idahon. Boiseko Euskal Museoko Zuzendaritza Batzordeko kide izana da eta BSUko tailerrak ematen ditu Euskal Ikasketa Programaren baitan. Meggan, Studio M Publications & Design ekimeneko sortzaile eta kudeatzailea da Idahoko Star herrian.

-Erakusketari buruz Liburutegiko webgunean
-Liburuari buruzko orria
-Liburua erosteko, hemen
-BSUko Euskal Ikasketa Programa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia