Donostia-San Sebastian. Sarrera berria dakargute 'Ecos de 2 guerras, 1936-1945' blogean Sancho de Beurko historia elkarteko kideek, oraingoan 1938an Francoren orden berriko agintari faxistek fusilatu zuten Felix Gallarreta sindikalista eta komandante barakaldarraren bizitza erreskatatuz Vida y muerte del baracaldés Félix Gallarreta, comandante del batallón Meabe nº 2 izenpeko artikuluan. Bere biografia osatzeko, biloba duen Arantza Gallarretaren ikerlan eskerga baliatu dute, testuingurua emanez harek lortutako datuei.
Félix Gallarreta Gaviña (1902-1938) miliziano soil izatetik komandante izatera iritsi zen laburra izanagatik hainbat gorabehera eta bihurgune (eta heriotza) ekarri zizkion Gerra Zibilean. Hirutan zauritu zuten eta preso hartu zutenean Armadaren XIV. Gorputzeko Estatu Nagusiko Hirugarren Sekzioari atxikita zegoen. Ondoren kontzentrazio esparru batean sartu eta espetxetik pasatu ondoren gerra-kontseilu batek heriotz zigorra ezarri zion, "matxinada militarragatik". 1938ko urtarrilaren 10ean fusilatu zuten, 35 urte zituela.
-Irakurri hemen Felix Gallarretaren istorioa (gaztelaniaz)