Bakersfield, AEB. Bakersfieldeko euskal ostatu erreferentziala da Wool Growers: ostatu eta jatetxe, euskaldunentzako euskal biltoki eta jaki zein inspirazio elikatzaile, eta Bakersfield-eko ez-euskaldunentzat euskal konexio gune bakersfieldar maitatua, euren parte. Bertako nagusia, Mayie (Etchebarne) Maitia, 17 urte zituela Pirineo bazterreko Euskal Herria utzi eta geroztik Kalifornia eta Bakersfiled-eko Euskal Herriko parte aktibo izan den baigorriarra atzo pausatu zen, 92 urte zituela.
Hainbat jenderentzat Amatxi bezala zen Mayie. 1947an iritsi zen Estatu Batuetara, eta Bakersfield bereko Amestoy, Noriega eta Pyrenees Cafe euskal ostatuetan egin zuen lan. JB Maitiarekin ezkondu eta urte batzuk geroago, 1954an, Wool Growers sortu zuten, geroztik lekuz aldatua eta handitua, egun den euskal leku erreferentziala bilakatu arte.
Mayieren heriotza bertako KGET-17 kateko berrietan
Datozen egunetan argitaratuko dugu 'Oroimenean' gure sailean Mayie Maitiaren (Baigorri, 1929-06-08 - 2021-12-15) heriotz-oharra.
-Hona Mayie Maitiaren aurkezpena jatetxeko webgunean
-Artikulua, familia bereko hiru belaunaldi, Wool Growers-ko segida: My Inspiration: Christiane Camou, Jenny Poncetta & Mayie Maitia