euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mateo Franzoia euskal-amerikarra da "Yes we jai!" (ETB) telebista saioaren Diasporako hirugarren aurkezlea

2012/07/05

Mateo Franzoia gazte elkotarra "Yes we jai!" programan ariko da aurtengo uztailean eta abuztuan
Mateo Franzoia gazte elkotarra "Yes we jai!" programan ariko da aurtengo uztailean eta abuztuan

PUBLIZITATEA

Mateo Franzoia elkotarra asteburu honetan bertan batuko zaio "Yes we jai!" ETBko telebista saioa grabatzen ari den taldeari. Programak Euskal Herriko jaiak erakutsiko ditu eta herririk herri ibiliko dira giroaz gozatzen Mateo eta berarekin batera saioa aurkezten duten beste Diasporako bi euskaldunak: Rocio Basterra argentinarra eta Sonia Kolazcek poloniarra. Mateo Nevadako Elko herrikoa da eta bere familia oso ezaguna da euskal komunitatean. Bere ama, Anita Anacabe, erreferentzia da herriko eta ABEetako euskal munduan. Egunotan Sanferminak ospatuko dituzte Elkon, baina aurtegoan Mateok zuzenean ezagutu ahalko ditu Iruñean zein Lesakan.

Donostia-San Sebastian. Mateo Franzoia elkotarrak bat egingo du asteburuan "Yes we jai!" programaren lantaldearekin. Saio abian da jada eta Euskal Herriko zenbait jaietan izan dira honezkero Rocio Basterra euskal-argentinarra eta Sonia Kolazcek poloniarra, Joanes Passicot aktorearekin batera. Taldeak euskal jaietan parte hartuko du udan zehar eta ondoren, euren ustez jairik onena dena aukeratu beharko du. Saioaren helburua euskal jaiak ikuspuntu berri batetik erakustea da: Diasporako euskaldunen ikuspuntutik, hain zuzen ere.

Saioa egunero ikus daiteke ETB1-en, gaueko 21:30ak aldera; ETBSAT-2 katean astelehenetik ostiralera ematen da, 19:30tan; eta Canal Vasco katean astelehenetik ostiralera da ikusgai, 21:30tan (Argentinako ordua), 17:30etan Kalifornia eta Nevadan. Saioak aurrera egin ahala atalak streaming moduan ere izango dira ikusgai, erabiltzaileak nahi duenean, ETB Nahieran webgunean. Horretarako, programa zerrendan "Yes we jai!" aukeratu eta ikusi nahi dugun atala klikatu baino ez da egin behar. Dagoeneko lehen atalak hortxe dira ikusgai. 

Far West-eko euskalduna

Aurreko astean eman genuen Rocio Basterra eta Sonia Kolazcek-en TV partaidetza honen berri.

Mateo Franzoia, berriz, saioaren azken fitxaketa, Nevadako Elko herriko euskal-amerikar gaztea da. Familia oso ezaguna du euskal giroetan; ama, Anita Anacabe Franzoia, guztietarik egindakoa da Elkon eta AEBetako euskal gizataldearen barruan, eta aurten Ipar Amerikako euskal etxeen federazioak Bizi Emankorra saria emango dio, euskal kulturaren alde herrialde honetan egin duen ekarpenagatik.

Mateo herriko euskal giroan hazi da eta dantzaria izan da, Teresa, Andrea eta Kristina arrebak bezala. Teresa EuskalKultura.com-en kolaboratzaile izan zen Euskal Herrian ikasten izan zenean, USAC programarekin.

Mateok euskara ederki egiten du; amak euskaraz hitz egin die beti seme-alabei eta berriki gazteak amaren aldeko arbasoen hizkuntza ikasteko eta fintzeko aukera izan du.

Egunotan Mateok ezingo du lagundu Elkoko Euskal Jaian (besta ospetsua AEBetan "entzierroagatik", benetako zezenekin egiten baita). Alta, Iruñea eta Lesakako Sanferminetan buru-belarri murgiltzeko aukera izango du, eta horren ondotik Euskal Herriko makina bat jaietan. Ondo pasa eta zorte on!



Komentarioak

  • Gorantziak Meteo

    Zorionak eta ondo pasatu jai guztietan!!

    Ricardo Yanci, 2012/07/06 02:23

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia