euskal diaspora eta kultura
2012/07/10
PUBLIZITATEA
Elko, AEB. Elkoko 49. Basque Festival jaialdiak Oesteko eta Estatu Batuetako euskal munduko lagun asko bildu zituen iragan asteburuan, urtero legez. Aurten gainera NABOk bere Batzarra egin zuen bertan eta euskal etxeetako ordezkariek bileran lana egiteaz gain, jaiaz gozatzeko aukera ere izan zuten.
Larunbatean egin zen batzarra eta bertan parte hartu zuten Lourdes Auzmendi sailburuordeak eta Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendari Julian Celayak, besteak beste. Igandean NABOk Bizi Emankorra saria eman zien Mary Gaztambide eta Anita Anacabe Franzoiari, euskal kulturaren alde egindako lanarengandik.
Jarraian, argazki kronika baten bidez asteburuko kontakizuna:
[NABO bilera, Boiseko Euskal Museoko Patty Miller hizketan delegatuen aurrean]
[NABO bilera: Ongi etorria bertsotan, Wyoming-etik etorritako Martin Goikoetxea bertsolariaren (eta aldi berean Rock Springs-eko delegatu eta NABOko Euskara arduraduna denaren) eskutik. Eskubian, Lourdes Auzmendi Kultura sailburuordea bideoan filmatzen]
[NABO bilera, Lourdes Auzmendi delegatuen aurrean hizlari, lehenengo lerroan Jaurlaritzako Julian Celaya eta Andoni Martin dituela]
[NABO bilera: NABOk cowboy (edo cowgirl) kapelak eman zizkien opari Jaurlaritzatik, Kultura sailetik zein Gizataldeentzako Zuzendaritzatik, bertaratutako gonbidatuei]
[NABO bilera: NABOko bileran parte hartutako zenbait delegatu eta gonbidatuen argazkia]
[Lagunak Kantari: asteburu osoan Elkoko euskal jatetxe eta tabernak, euskal etxea bera eta herriko parkea, rodeolekua eta kaleak euskal leku bilakatu dira. Argazkiak, hiru lagun kantari euskal giro ederraren lekukotasuna emanez]
[Asteburuan zehar, 'National Basque Festival'eko programa barnean, pilota partida eta norgehiagokak egin ziren Elkoko Udal Parkeko kantxan]
[Boisen San Balendin Berriotxoa santu bizkaitarraren familia adar bat ezarri zen, eta Elkoko euskal jaian presente egon ziren, inguruko bi euskal etxeak patroitzat hartu baitute euren ahaidea]
[Balendin Berriotxoaren ixtorioa azalduz Elkon erakutsi zuten panela]
[Igandean, euskarazko meza, aita Lastiri meza-emaile, konsagrazio momentuan Oinkariko dantzariak ohore-emaile]
[Beste hainbat euskal talde, dantzari, kirolari, musikari eta kulturgileren artean Boiseko Biotzetik abesbatzakoak ere aritu ziren Elkon]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus