euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Martxoaren 2an bukatuko da Renon euskal diasporaz ikertzeko 2022ko Jon Bilbao Katedrara aurkezteko epea

2022/02/03

Nevada-Renoko euskal liburuzain Iñaki Arrieta, berari zuzendu behar zaizkio martxoaren 2aren aurretik paperak Jon Bilbao Katedrararako
Nevada-Renoko euskal liburuzain Iñaki Arrieta, berari zuzendu behar zaizkio martxoaren 2aren aurretik paperak Jon Bilbao Katedrararako

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Asteazkenean zabaldu da epea eta martxoaren 2ra arte iraungo du. Euskal diaspora gaien ikerketan esperientzia duten doktore-mailako ikertzaile eta irakasleeak aurkez daitezke eta hilabeteko ikerketa-egonaldia eskainitzen die aurten Nevadako Unibertsitatean, Renon, abuztu eta abendu bitartean adostutako datan. Helburuen artean badu baita ere euskal diasporaren ezagutza AEBko akademian eta gizartean zabaltzeko ekimenak sustatzea, trukerako eta horretarako lankidetza gune eta sareak sustatzea,

Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Katedra, Etxepare Euskal Institutuaren eta Nevada System of Higher Education (Nevadako Unibertsitatea, Reno) erakundeek elkarrekin daramaten ekimena da.

Interesatuek gogoan izan behar dute eskaera eta dokumentazio guztia birritan bidali behar dutela, posta elektronikoz, eta baita posta arruntez ere.

Deialdiari buruzko xehetasun eta argibideak:

- Etxepare Euskal Institutua
- Nevadako Unibertsitatea, Reno Euskal Liburutegia
- Iragarki akademikoen orria

Posta elektronikoz, idatzi Iñaki Arrieta Baro Renoko euskal liburuzainari, arrieta@unr.edu. helbidean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia