euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Martxoaren 27 eta 28an gauzatuko da aurten Argentinan Cañuelasko Aberri Eguneko IV. Dantzari Topaketa

2010/02/16

Iazko Dantzari Topaketan parte hartu zuten dantzari batzuk (argazkia infocanuelas.com)
Iazko Dantzari Topaketan parte hartu zuten dantzari batzuk (argazkia infocanuelas.com)

PUBLIZITATEA

Berrehun bat dantzari bildu ziren iaz Denak Bat Euskal Etxeak eratutako dantzari bilkura eta euskal jaian. Urteak pasatu ahala gero eta neska-mutil gehiago biltzen dira Aberri Eguneko ospakizuna testuinguru egiten den Dantzarien Topaketara, Cañuelasko euskaldunen proposamena benetako arrakasta bihurtuz. Izan ere, Denak Bat euskal etxeko kideak jadanik erabat murgilduta daude aurtengo edizioaren antolakuntzan. Hitzordua martxoaren 27 eta 28an izango da eta euskal dantza talde guztiak daude gonbidatuta. Asteburuko egitarau zehatzari dagokionez, laster plazaratuko dutela adierazi dio euskal etxe anfitrioiak EuskalKultura.com-i. 'Aurreko topaketetan bezala, geure gazteei elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeko tartea ematea da', azaldu dute antolatzaileek.

Cañuelas, Argentina. Argentinako herrien artean dauden distantzia handiak arazo bilakatzen dira askotan, gehienbat proposamen amankomunak eta bateko eta besteko gazteak elkarrekin biltzeari bagagozkio. Arazoari irtenbideak aurkitzeko bidean, Cañuelasko euskaldunek urtero inguru bateko dantzarien 'topaketa erregionala' antolatzea erabaki zuten duela lau urte, herritik hurbil eta ez hain hurbil dauden euskal etxeetako dantza taldeek elkarretaratzeko aukera izan dezaten. Proposamenak oso harrera ona izan zuen dantzarien artean eta denboraren poderioz, gero eta gazte gehiago daude prest asteburu osoko jardueran parte hartzeko.

Dantzarien Topaketa Aberri Egunaren ospakizunen testuinguruan burutzen da, eta jarduera eta ikuskizunetako batzuk kalean egiten direnez, komunitate osoak euskal kultura eta zehatz-mehatz euskal dantzak eta musika ezagutzeko aukera izan ohi du. Laketuak dira gainera. Topaketa Aberri Eguna ospatzearekin bat egiten denez, bestalde, hitzorduak hainbat euskal etxetako kideak euskal egutegiko data garrantzitsu hau aldarrikatzeko ere balio du, antolatzaileek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez.

Aurtengoa topaketa laugarrena izango da eta data jadanik jarrita dago: martxoaren 27 eta 28an. Asteburu osoko egitarau xehetua laster plazaratuko dutela adierazi dute antolatzaileek. Bitartean, jakinarazi dute vaucherren prezioa 150 pesokoa izango dela.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia