euskal diaspora eta kultura
2009/03/10
PUBLIZITATEA
Reno, AEB. Beka honek Aita Martxel Tillous, 14 urtez AEBetako mendebaldeko euskaldunen apeza izan dena, omentzen du. Tillous 1994tik 2008ra izan da AEBetako euskaldunei laguntzen. NABOk antolatzen duen Udaleku izeneko kultur eta aisialdi taldeko udaleku kanpalekuetan hartu zuen parte, txistua eta kantua erakutsiz gazte euskal amerikarrei. Eta nahiz eta AEBetan distantzia izugarriei aurre egin behar, ez zuen sekula huts egin hamaika ezkontza, bataio, hileta edo euskal etxeetako pikniketako hitzorduetan. Aita Martxel Baionako elizbarrutiak AEBetara bidali duen azken apeza izan da; AEBetako euskaldunek, 1961an Aita Jean-Leon Luro heldu zenetik gozatu dute Baionatik etorri den zerbitzu honetaz.
NABOko gazteentzako bekaren esleipena eskatzaileen beharrak kontuan hartuz erabakiko da. Eskatzaileek iazko errenta aitorpeneko kopia bat aurkeztu beharko dute dokumentazioarekin. Grace Mainvil, NABOko idazkaria, izango da eskatzaileen izenen jakitun den bakarra eta eskatzaileen pribatutasuna gorde egingo da. Aukeraketa batzordeak erabakia hartzeko behar duen informazioa baino ez du izango. Eskatzaileei apirilaren 1ean emango zaie erabakiaren berri.
Eskabidea aurkezteko inprimakiak eskuratzeko eta NABOren gazteentzako egitasmoei buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo hona.
Lotura interesgarriak
NABO webpage
www.nabasque.org
Aita Martxel, 'euskaldunen apeza'
www.basqueclub.com/Euskaldunen_Apeza.htm
Martxel Tillous: Ipar Ameriketako euskal apez ibiltaria
www.euskalkultura.com/albisteak/martxel-tillous-ipar-ameriketako-euskal-apez-ibiltaria
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus