euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maritxu Bastarricak bere pilota jardunbidea kontatzen digu Txiletik, itxialdirako aholkuak ere emanez (bideoa)

2020/04/29

Maritxu Bastarrica pilotari txiletarra
Maritxu Bastarrica pilotari txiletarra

PUBLIZITATEA

Sabrina Otegui / Buenos Aires-Txileko Santiago. Txiki-txikitatik dabil Maritxu Bastarrica Santiagoko Euzko Etxean. Eta ez da harritzekoa. Izan ere Ignacio Bastarrica eta Maria Angelica Carrasco bere gurasoak erakundeko erreferente garrantzitsuenetakoak dira. Bertan hasi zen dantzan ‘Itxaropen Gaztea’ taldean, eta oraindik ere taldeko partaide da. Bertan ezagutu zuen pilota eta pilotari bihurtu zen Zita Solas Aranbazal pilotariaren eskutik. Gaur egun Euskal Etxea ez ezik, Txile ere ordezkatzen du nazioarteko txapelketetan.

Izan ditu Maritxuk Euskal Herrira bidaiatzeko aukera batzuk, lehena 2008an, Gaztemundu programari esker, eta onartzen du Euskal Herriarekin maiteminduta dagoela. “Mila aldiz gehiago joango nintzateke”, adierazi digu.

Santiagon, bitartean, erabat aktibo aritzen da Euzko Etxean eta momentu honetan, gainera, egunero entrenatzen du etxean “berrogeialdia bukatzen denean sasoian egoteko”. Horri lotuta aholku batzuk ere utzi dizkigu. Mila esker, Maritxu!


[Maritxu Bastarrica pilotariari egindako elkarrizketa. Itzulpena ez da literala]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia