euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maritxu Abaitua Madrilgo Euskal Etxeko bazkide fundatzaileak elkartearen Urrezko Entseina jaso du

2010/06/23

Maritxu Abaitua Churruca (argazkia Euskaletxea-Madrid.com)
Maritxu Abaitua Churruca (argazkia Euskaletxea-Madrid.com)

PUBLIZITATEA

Madrilgo Euskal Etxearen bazkide fundatzaileetakoa da Maritxu Abaitua Churruca, pertsona aktiboa oso eta lan handia egin duena hiriburu espainiarreko euskal elkartearen alde. Ekainaren 16an Euskal Etxearen Urrezko Entseina jaso zuen Maritxuk Jon Zaballa elkarteko lehendakariaren eskutik, Euskal Etxean bertan egindako ekitaldi xume eta hunkigarri batean. Aukera baliatuta, Julio Elejalde Euskal Etxeko idazkariak denbora hartu zuen omenduarekin bildu eta elkarrizketa interesgarri bat egiteko. Datozen lerroetan horrekiko sarbidea eskaintzen dugu, ezagutzea ondo merezi duen pertsona baita Maritxu Abaitua.

Madril, Espainia. Maritxu Abaitua hobeto ezagutzeko, Madrilgo Euskal Etxeko idazkaria den Julio Elejaldek elkartearen Euskaletxea-madrid.com webgunean jarritako bizitza-aipamenean jarri ditugu begiak. Bere testuan, Elejaldek dio 2007ko hasieran ezagutu zuela, Elejalde bera Euskal Etxean berria izanik, elkartearen egoitzan egin zuten bilera batean. “Beste gaien artean, bileran gure bazkideentzat prestatu ohi diren otorduetako baten antolakuntza planteatu zen. Uste dut Santa Agedaren inguruko ospakizunak zirela eta 70 lagun inguru bildu behar ziren. Bazkaria gure sukaldean prestatu behar zen eta janlekuan zerbitzatu. Maritxuk buruzagitza hartu zuen: menua proposatu, bazkariaren antolakuntza beregain hartu, erosketak egiteko moldatuko zela esan eta platerak prestatu eta jendeari ere harrera egingo ziola..."

"Baina niretzat ezustekoa izan zen", segitzen du, "hilabeteko ekitaldi-agendan hutsune bat betetzeko jardueraren bat bilatzen hasi eta naturaltasun osoz zera proposatu zigunean: 'Nahi baduzue, hitzaldi bat emango dut'. Berehala onartu zen proposamena. «Doña Toda de Pamplona. Toda una mujer» zen eman behar zuen hitzaldiaren titulua. Hurrengo hilabeteko ekitaldien artean sartu genuen..."

Julio Elejaldek Maritxu Abaituari egin dion jatorrizko elkarrizketa, interesgarria, hemen irakur daiteke osorik.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia