euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Marita Echave sukaldariak "Euskal baserrietako sukaldaritza" liburua aurkeztu du Gral. Deheza-ko Jai Patronaletan

2016/09/12

Marita Echavek "Euskal baserrietako sukaldaritza" liburua aurkeztu du Gral. Deheza-ko Kultur Etxean
Marita Echavek "Euskal baserrietako sukaldaritza" liburua aurkeztu du Gral. Deheza-ko Kultur Etxean

PUBLIZITATEA

Cordoba probintzia argentinarreko General Deheza herriko Kultura Idazkaritzak gonbidaturik Marita Echave idazle euskal-argentinarrak "Euskal baserrietako sukaldaritza" bere liburua aurkeztu zuen herriko Jai Patronalen 115. edizioan. Aurkezpena bukatu eta gero sukaldari cordobatarrak prestatutako ‘sukaldi’ partekatu zuen bildutakoekin.

General Deheza, Argentina. Hamabi mila biztanlerekin, Cordoba probintzia erdi-erdian dago kokatuta General Deheza herria. Bertako jaiak abuztuaren15ean izaten dira, Asuncion Ama Birjinaren egunean, baina ospakizunak edo festa patronalak hilean zehar luzatzen dira, hamaika ekintza barne.

Programa honen barruan eta Kultura Idazkaritzak gonbidaturik, Gral. Moldesko Gure Zainak Euskal Etxeko lehendakaria ere baden Marita Echavek “Cocina Vasca campesina” ("Euskal baserrietako sukaldaritza", honela, euskaraz, dauka liburuak azpititulu) liburua aurkeztu zuen abuztuaren 20an, larunbatez. Aurkezpena Kultura Etxean izan zen eta Udaleko ordezkariez gain, herriko komunikabideak eta hainbat herritar bildu ziren hitzaldia entzutera.

Deialdiari dagokionez, aipagarria da Udalak, Facebook-eko bere kontuan, hirian dauden euskal jatorriko abizenen zerrenda argitaratu zuela familia horiengana bereziki iritsi nahian. Bere saioaren hitzaldi zatia bukatutakoan, Echavek berak prestatutako ‘sukaldi’ izeneko gisatua dastatu zuten gonbidatuek.

Echaveren esanetan, “Berriro ere, eta interes handia erakutsi zuen publiko baten aurrean, gure aitona-amonen ohiturei buruz hitz egiteko aukera izan nuen. Sukaldaritza abiapuntu hartuta, euskarari eta immigrazioari buruz ere hitz egin ahal izan nuen, eta euskal etorkinek kultura argentinarrean eta sukaldaritzan izan zuten eraginaz”, adierazi digu Echavek.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia