euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mariasun Landa euskal idazlea hizlari haur eta gazte literaturari buruzko ikastaro batean Santiago de Compostelan

2013/07/16

Mariasun Landa mahai inguruan (argazki Etxepare Institutua)
Mariasun Landa mahai inguruan (argazki Etxepare Institutua)

PUBLIZITATEA

Santiago de Compostelak bi mintegi hartu zituen uztailaren 8an eta 9an: batetik, “Immigrazioa/Emigrazioa eta identitatea haur eta gazte literaturan. XXI Mendea” eta, horren barruan, “Literaturas Infantiles y Juveniles en el Marco Ibérico e Iberoamericano” urteroko topaketa. Mariasun Landak, Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionalak, mahai inguru batean parte hartu zuen Maite Carranza eta Rita Borda idazleekin.

Santiago de Compostela, Galizia. Uztailaren 8an Santiagoko Ramón Piñeiro guneak mundu osoko berrogei aditutik gora hartu zituen “Immigrazioa/Emigrazioa eta identitatea haur eta gazte literaturan. XXI Mendea” mintegian. Bertan parte hartu zuten, besteak beste, Xavier Etxanizek, Mikel Ayerbek eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendariak.

Hurrengo egunean, “Las Literaturas Infantiles y Juveniles en el Marco Ibérico e Iberoamericano” ikastaroa egin zen. Aurtengoan, gai nagusia literatur sariak izan ziren. Gonbidatuen artean izan zen Mariasun Landa, Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala, eta Maite Carranza eta Rita Taborda idazleekin mahai inguru batean gai honi buruz mintzatu zen. EHUko Euskararen Arloko Errektoreordea, Xabier Etxaniz, bertan izan zen euskal literatura sarien gainean aritzeko. Ekitaldiok Etxepare Institutuaren babesa izan zuten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia