euskal diaspora eta kultura
2011/03/16
PUBLIZITATEA
Rauch, Argentina. Marcelino Irianni Zalakain, Buenos Aires probintziako Tandil herrian jatorria duen irakasle euskal argentinarra, izango da 'Historia de los Vascos en la Argentina' (Argentinako euskaldunen historia) liburua aurkeztuko duen pertsona. Irianni UNICEN (Universidad Nacional del Centro de la Provincia de Buenos Aires) delako unibertsitateko ikertzaile eta historialaria da, eta urteetan zehar ikerlan polita egin du Argentinako euskal immigrazioaz eta oro har Ameriketakoaz, bereziki Buenos Aires probintziako erdigune eskualdeari dagokionez.
Aurkeztuko duen liburu honetan, ikertzaile argentinarrak Rauch-eko komunitatean oso integratuta dauden euskal deitura eta abizenak aipatzen ditu, tartean bere familia artekoak diren batzuk. Aurkezpen ekitaldiak Rauch-eko 'Gure Txokoa'ren 2011ko egitarauaren hasiera markatu zuen; hitzordua adineko zenbait bazkide ohoratzeko baliatuko du Euskal Etxeak. Hori dela-eta, Zuzendaritza Batzordeak gonbitea luzatu dio "Rauch-eko komunitate osoari", gaur arratsaldeko ekitaldira bil dadin, Arte Plastikoen Udal Museoan martxoaren 16ko 19:30etan egingo den ekitaldira.
Euskal Etxeko lehendakari Silvia Contek helarazi digun oharrean, prentsaurre baterako deia egiten da gaur asteazkena arratsaldeko 7etarako Kultura Etxean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus