euskal diaspora eta kultura
2010/02/15
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Futbol talde bat ala zerbait gehiago? Zer da Athletic-ekoa izatea, taldea 4 eta 1 galtzen ari dela ere animo oihuak eta zaleen sostenguak menturaz irmoago edo areagotuta segitzen dutenean? Partidak ikustea bakarrik da? Gainerako taldeetan ere Athletic-engan ematen diren ezaugarriak biltzen dira?
Hau guztia nahi du ezagutu 32 urte dituen Mariann Vaczi antropologo hungariarrak. Budapesten jaiotako emakume honek dokotego-tesi batera bilduko ditu ateratzen dituen emaitzak. Horretarako Bilbora aldatu berria da eta urtebete baino gehiago egoteko eta Bilboko Athletic taldearen inguru guztiak, zaleak, historia eta gainerakoak ikertu eta aztertuko ditu.
"Athletic-ek euskal identitatea islatzen du, eta kultura horretako parte da. Filosofia horrenak nire arreta deitzen du bereziki. Aldatzen gaitza den zerbait da. Oso barneratuta dago. Baina hau ez dute hemen bakarrik ikusten. Leku askotako jendea Athletic zalea da soilik bere euskal jokalariekin edo harrobiko jokalariekin jokatzen duelako", dio ikertzaileak.
Honi buruz, artikulu bat ekarri dugu geure gaztelaniazko bertsiora, joan den larunbatean Correo egunkariak argitara emana. Hemen irakur dezakezu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus