euskal diaspora eta kultura
2011/04/11
PUBLIZITATEA
Posadas, Argentina. Posadasko zigilua dauka bi gazteon mezuak, egun Argentina ipar-ekialdeko probintzia horretan bizi baitira, hor ere bertako euskal etxearen babes laguntzailea daukatela, egun eta geroan alabari giro eta ekarpen euskal-argentinarra emateko. Hona hitzez-hitz, gurekin partekatu nahi izan duten notizia:
Geure lagun euskaldunok:
Distantziatik, beti izan zarete guri bizitzetako parte. Eta gure bizipenak, zuen bitartez, euskal erkidego osoarekin partekatu ahal izan ditugu.
Gurekin bat eginik 2009an gure "Euskal Ezkontza Handia" ospatu zenuten bezalaxe, oraingoan ere geure bozkarioa partekatu nahi dugu zuekin, izugarri pozik baikaude... guraso garelako!!!
Geure familiako kide berria aurkeztu nahi dizuegu, Amaia Jazmin Matheu Rosciani.
Egun bizi garen Posadas hirian jaio zen, martxoaren 29an.
Geure bozkarioa geurekin ospatu duten lagun guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, Chacoko Euskal Etxeari, Arrecifesko Euskal Etxeari eta geure euskal etxe berriari, Posadasekoari.
Guztien agiantzek hunkitu gaituzte.
Berriro ere mila esker handi bat.
Mariangeles (Chaco) eta Mauro (Arrecifes)
Guria da geroa, amaia lakoak amaitzen ez badira amaiez betetako geroa guria izango da. Geroa irria, irria bizia, irri bizia gure geroa. Amaia maitia, irria zeorrek ekarria, zuria guria, guria geroa, bizia, argia guzia. Mila esker, chaco, arrecifes, posadas, euskal irria.
Marta, 2011/04/11 19:38
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus