Buenos Aires, Argentina. BERTAN BEHERA. Euskal Herria bisitatu nahi baduzu eta Buenos Airesen edo Buenos Aires Handian bizi bazara, Mariana Dominek datorren ostiralean CABAn egingo duen informazio hitzaldira etor zaitezke. Bertan 2020ko Euskal Herrirako bidaia izango du Dominek hizpide, xehetasunak eman eta zalantzak argituz. Bidaia abuztuaren 21an hasiko da, Ezeizako aireportuan, eta 14 egunetan, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Iparraldea bisitatuko dituzte, “beti ere, Euskal Herria ezagutu eta maite duten lagunen eskutik”. Nahi dutenek, gainera, bidaia lau egunez luzatu ahal izango dute, Bartzelonaraino iritsiz.
Osterak baitaratzen ditu besteak beste hegazkin txartelak, mantenu erdia, goi mailako hotel eta autobusak eta bisitetako sarrerak. Baina euskal etxeetako bazkideek hobari bat izango dute: bidaiaren osasun-asegurua doanik izango dute eta, beraz 150 dolar aurreztuko dituzte.
Honi guztiari buruz jakiteko bilera martxoaren 13an izango da Buenos Airesen, iluntzeko 7etan, Euskaltzaleak-en egoitzan, Bernardo de Irigoyen 826 helbidean. Bildutakoen artean oroigarri batzuk zozketatuko dira. Informazio gehiago jasotzeko idatzi mdomine2002@hotmail.com helbidera.