Buenos Aires, Argentina. Informazio-bilera batera deitu du datorren astelehenean, azaroaren 28, Mariana Dominé Irigoyen “Euskal Herria 2023 Tourra: bidaia Euskal Herriaren erraietara”ren antolatzaileak Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegian heldu den urtean gauzatuko duen bidaiari buruz. Hitzordua, orain arte egin dituzten bilera birtualen aurrez-aurreko segida izango da, batetik, baina aldi berean ongi etorriak izango dira lehenengo aldiz hurbildu eta gaiari buruzko zuzeneko informazioa eskuratu nahi dutenak.
Bidaian parte hartzeko erabakia hartua dutenentzat, aukera izango da Dominé-rekin iritziak eta informazioa trukatzeko, eta bidaia-kideak izan daitezkeenak ezagutzeko. Zalantzak dauzkatenek dudak argitzeko eta zazpi lurraldetarako bidaia berezi honek proposatzen dituen alternatibak aztertzeko baliatu ahal izango dute. Bidaia egingo dela segurtatu dago: 2023ko ekainaren 12an abiatuko dira Buenos Airesko Ezeiza aireportutik, 17 eguneko ibilaldian. Kupoa mugatua da, beraz, interesa baduzu, onena erabakia lehenbailehen hartzea.
Bilera azaroaren 28an izango da, arratsaldeko 5etan, Euskaltzaleak-en egoitzan, Bernardo de Irigoyen 826 helbidean. Topaketa irekia izan arren, komenigarria da aldez aurretik harremanetan jartzea mdomine2002@hotmail.com helbidera idatziz edo whatsappez (+54) 2478-498361 zenbakira.