Vitoria-Gasteiz. Euskadik Ordezkaritza berri bat emendatuko die datorren urtean orain arte munduan zeuzkanei eta, Madrilgoarekin batera, orain arteko Brusela, New York, Mexiko Hiria, Txileko Santiago eta Buenos Aireskoei. berri bat gehituko die Frantzian, Paris hiriburuan kokatua, sei pertsonaduna. Datorren udan irekitzea da helburua, eta 1.052.000 euro egotzi dizkiote aurrekontuetan. Halaxe adierazi zuen atzo Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Lehendaritzako idazkari nagusi Jesus Peña eta Jonan Fernandezekin batera Legebiltzarrean Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean izan zuten agerraldian.
Jesus Peña, Marian Elorza eta Jonan Fernandez atzo Legebiltzarreko Batzordearen aurrean
Frantziako Ordezkaritza datorren udan egon daitekeela operatiboa esan zuen Elorzak. Hasiak dira lokalei erreparatzen, baina lehena aurrekontua behar da onartu eta Ordezkaritza bera legalki sortu, fisikoki zabaltzen hasi aurretik. Frantziak Euskadirentzat duen garrantzia azpimarratu eta Ordezkaritzak "tamaina ertaina" izango duela aurreratu zuen, sei lagun lanean --ordezkaria, lau postu tekniko eta administrari bat-- beraz, amerikar kontinentean daudenak baino pixka bat handiagoa eta Bruselakoa baino txikiagoa izango da.