euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Marian Elorza Urkulluren Argentina eta Txilerako bidaiaren aurrean: "Diasporak Euskadik bere errealitatea eta ekarpena ezagutzea nahi du"

2018/10/29

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza Gasteizko Lehendakaritzan (arg. Blanca Sáenz del Castillo/DV)
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza Gasteizko Lehendakaritzan (arg. Blanca Sáenz del Castillo/DV)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Bidaia hasiko du bihar Urkullu lehendakariak Argentinara. Buenos Aires hiriburuan programa betea izango du eta ondoren Buenos Aires probintzia hegoaldeko Mar del Plata kostaldeko hirira aldatuko da, bertan Argentinako 2018ko Euskal Aste Nazionalean parte hartu eta kontaktu zuzena eta lehenengo eskukoa izateko herrialde honetako euskal etxe eta gizataldeko partaideekin. Baita Hego eta Ertamerikako euskal etxeen bileran parte hartuko duten hamar bat herrialdeko ordezkariekin ere. Bidaiako azken fasean , Txile ere ikutuko ditu Urkulluren bidaiak.

Hamar urte joan dira lehendakari bat --Ibarretxe-- Argentinan izan zenetik eta bidaia hau aspalditik espero izandakoa da, beraz, gogoan harturik Urkulluk atzerrira egiten duen zazpigarren bidaia duela eta Argentina dela munduko euskal gizatalde handiena duen eta euskal etxe gehien batzen dituen herrialdea. Argentinara, gainera, herrialdea une korapilatsua bizitzen ari den momentu batean iristen da.

Honi buruz eta beste zenbait gairi buruz elkarriketa egin dio Javier Roldan kazetariak Urkullurekin bidaian joango den Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzari El Diario Vascoko gaurko orrialdeetan. Lotura honetan irakur dezakezu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia