euskal diaspora eta kultura
2011/09/28
PUBLIZITATEA
Puerto Madryn, Argentina. Gertatu berriegia da oraindik Maria Julia Ercoreca Ibargurengoitiaren heriotza, baina aurrera egin behar denez, eta Maritak berak nahi izango lukeen gisan, bizitzak segitu behar du eta baita Puerto Madryngo Euskal Etxearen bizitzak ere, Maritak euskal arbasoak omentzearren 'Etorritakoengatik' izenarekin bataiatu zuen euskal etxearen bizitzak.
Bera akuilu, sostengatzaile eta gidari izanik Puerto Madrynen hasitako euskal lana nola hobekien zaindu eta zabaldu izan da azken asteotan euskal etxeko Zuzendaritza Batzordekoek egindako gogoeta, eta gogoeta horretan eta Maritak lehendakaritzan utzitako lekua nork bete erabakitzerakoan proposamen jakin batek egin du aurrera, hala nola Maria Julia Ercorecaren senar eta egun alargun den Nicolas Alberto Fagoaga 'Cachin'i proposatzea lehendakari izatea.
Eta honek, proposamena entzun eta ongi pentsatu ondoren, baiezkoa ematea erabaki du, Zuzendaritza Batzordeko gainerako kideekin helburua, orain arteko lanari segida eta garapena ematen segitzea izanik. Ondorioz, hona Zuzendaritza berria osatzne dutenen izenak:
-Lehendakari: Nicolas Alberto Fagoaga
-Lehendakariorde: Cesar Andres Elorriaga Odriozola
-Idazkari: Liliana B. Martin
-Idazkariorde: Diana Dora Lleonart Alberdi
-Diruzain: Gladys Elena Olazabal Mariescurrena
-Diruzainorde: Marta Graciela Erro
-Batzordekide titular: Carlos Rodolfo Aristarain, Eusebio Guridi y María Candelaria González Iramain
-Batzordekide ordezko: Eva Lidia Odriozola Taborda, José Gustavo Esquercia eta Julieta Esquercia
-Kontu ikuskatzaile: Pedro Anibal Iriarte eta Adolfo Ernesto Castellino Alsua
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus