euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maria Gainzarain: "Euskal Etxea aurkezpen-leku ezinhobea da euskal sortzaileentzat Madrilen"

2015/12/24

Madrilen bizi den Maria Gainzarain gasteiztarra espainiar hiriburuko Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide eta kolaboratzaile da (argazkia EuskalKultura.com)
Madrilen bizi den Maria Gainzarain gasteiztarra espainiar hiriburuko Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide eta kolaboratzaile da (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Madril eta Paris, euren baitan euskal biztanle eta bisitari asko biltzen dituzten hiriak dira. Biak dauzkate euskal etxe aktiboak, hiriko euskaldunei zerbitzatzea eta euskal kulturaren eta euskal errealitate eta ekarpenen ispilu eta erakusgarri izateko zereginean. Maria Gainzarain gasteiztarra Madrilen bizi da eta hiriburu espainiarreko kolaboratzaile da.

Joseba Etxarri. Hogeita bi urte dira Maria Gainzarain gasteiztarrak hiriburu babazorroa utzi eta eta Madrilera aldatu zela, hasiera hatean "ikasketak egin eta atzera" egiteko asmoarekin, baina honelakoetan sarriegitan gertatzen den legez, planek bizitza propioa hartu eta Mariak gaur egun senarra duena ezagutu zuen, "Madrilgo mutiko bat, aitona-amonak Gasteizkoak zeuzkana, eta berarekin ezkondu nintzen, izan ere Gasteiza itzuli behar nuen urte berean, eta hemen geratu nintzen", diosku, "gertatu zena gertatu zen bezala" kontatzearren. Maria, bi gaztetxoren ama da egun, 14 eta 9 urteko Itziar eta German-en a, hurrenez hurren, eta laguntzaile dihardu duela ia urtebetedanik --"orain haurrak pixkat hazi direla eta niretzat denbora apur bat gehiago topatu dudalarik"-- Madrilgo Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordearen baitan.

Madrilen Dramaturgia eta Antzerki Zuzendaritza, eta Gidoigintza, azken hau Komunikazio Goi-Eskolan, ikasi zenituen, nahiz eta lan arloan guztietarik dastatu izan duzun haurrak hazten ari zinela.

-Ez da gauza erraza famili bizitza eta bizitza profesionala uztartzea. Ongi diozunez, pixkat denetarik egin dut urte hauetan zehar, gaztelaniako eskolak ematetik hasi eta antzerkia ere egin dut, Madrilgo Udalarentzat lanean aritu... urtetan, malgutasuna ematen zidaten lanekin moldatu izan naiz, seme-alaben hezkuntzarekin bateragarri egin  ahal izateko. Bost urtez Mediaset-entzat egin nuen lan eta oraintxe bertan, urte amaieran, kontratua bukatuko dut Antena 3rekin, Urte Zaharreko Gala prestatzen. Bestalde, urteak dira Madrilgo Euskal Etxeko kide naizela eta denbora bat bada bertako presidentea, Julio Elejalde, Zuzendaritzako kide izatea proposatzen ari zitzaidala, beraz aurten azkenean deitu eta baiezkoa eman nion eta urtarriletik hemen ari naiz, ahal dudan heinean laguntzaile.

Esaten duten beste euskaldun al dabil Madrilen?

-Baietz esango nuke. Duela urte batzuk etxez aldatu eta egungo helbidera etorri ginenean, momentu batean pentsatzen hasi eta ohartu nintzen aurreko ateko auzoa gasteiztarra zela neu bezala eta, urrunago joan gabe, goikoa ere bilbotarra zela. Madrilen Euskal Herriko lagun asko topatu ditut eta hango lagun berri asko egin ditut baita ere. Euskaldun dezente dagoela uste dut. Uste dut, gainera geuri buruzko irudi baikorra dagoela eta ongi kontsideratuta gaudela.

Askotan aldatu izan dizute edo oker idatzi edo irakurri izan dute zure abizena?

-Askotan. Garai batean, ia beti, eta ez da batere abizen konplikatua, baina esango nuke gero eta gutxiago gertatzen dela. Askoz okerrago zen heldu beritan: pentsatzen dut ez zitzaiela ezaguna egiten eta luze iruditu eta esaten edo irakurtzen hasi eta galdu egiten zirela. Aitak e san ohi zigun Gipuzkoakoa dugula abizena, Beasain aldekoa. Futbolzaleen artean, hemen eta Hego Ameriketan, deitura ezaguna izandakoa da.

Abendu hasieran Euskal Etxeak emanaldia antolatu zuen Arte Ederren Zirkuluko antzokian Korrontzi taldearekin eta EE bertako dantzariekin ...

-220 bat jende bildu genituen eta kontzertuko mozkinak osorik joan ziren Sanfilippo Fundazioarentzat. Sare sozialetan Naiara Gomez de Andoin bilbotarra ezagutua nuen eta Madrilera etorri zen aldi bat elkartzeko baliatu genuen. Berak hiru seme-alaba dauzka Sanfilippo sin dromearekin eta gaitzari buruz hitz egin zidan, nola eragiten dien umeei azalduz, eta zer nolako beharra dagoen ikerkuntzan aurrera egiteko euren bizitza kalitatea eta aukerak hobetzeko. Hortik aurrera, Euskal Etxeko Zuzendaritzan planteatu eta argi berdea eman zidaten eta dagoeneko antolatzen hasia zegoen Korrontziren kontzertua asmo honi dedikatu genion, partaide ginen guztiek, Korrontzik, Euskal Etxeak, bertako dantzari taldeak eta antzokiak berak ere honela erabakita. Oso ondo atera zen eta 50 artista ere bildu genituen agertoki gainean, musikari, dantzari eta gainerako arizaleen artean. Ikusleek ere zutik zinez txaloka bukatu zuten.

Nola dabil Madrilgo Euskal Etxea?

-Aggionamendu ahalegin itzela ari gara egiten, jardueren eta proposamenen aukera ugaritzen eta hobetzen. Joan den astelehenean bertan Santomaseko ohiko txistorra-jatea egin genuen eta egunotan Olentzeroren bisita izan dugu, eta pintura erakusketa bat eta Eguberri Kontertua ere egin ditugu. Egiari zor, ohiko gure proposamenei, hala nola gure euskaltegiko euskara eskolei, orfeoiari, ekitaldi eta festa ospakizunei eta bateko eta besteko erakusketei, dinamismo berriko bolada bat zabaldu diogu, ateak guztiz zabalduta euskal komunitateari eta geure inguruari orokorrean. Lortu dugu, esaterako, geure txokoa egunero zabalik egotea eta geurea euskaldun guztien etxea izatea nahi dugu, euskaldunek halaxe senti eta har dezaten, Madrilen bizi direnek hasteko, baina baita Euskal Herritik edo Diasporatik bisitan datozenek ere. Hiriburuaren bihotzean gaude eta gure aretoak zabal-zabalik daude euskal musikari, idazte, artista eta sortzaileek oro har, erabil ditzaten. Izan ere, Euskal Etxea aurkezpen-leku ezinhobea da euskal sortzaileek Madrilgo publikoaren aurrean ager daitezen, honela idatz dezakezu. Gurekin konta dezakete, ohore egin nahi batiogu euskal abegikortasunari Euskal Herriaren luzapena izanik Madrilen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia