euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maria Angela Juanena, Salto, Uruguaitik: “Gure amak bezala, batzuetan ez dakit ongi hemengoa edo hangoa naizen”

2020/05/04

Maria Angela Juanena (bigarrena eskuinetik) 'Saltoko Euskaldunen Taldea' EEko Tailerreko ikasleekin
Maria Angela Juanena (bigarrena eskuinetik) 'Saltoko Euskaldunen Taldea' EEko Tailerreko ikasleekin

PUBLIZITATEA

Sabrina Otegi / Buenos Aires, Argentina-Salto, Uruguai. Maria Angela Juanena artista bisuala etxean txikitan ikusi eta ikasitakoa berriro bizitzeko hurbildu zen bere herriko, ‘Saltoko Euskaldunen Taldea’ Euskal Etxera. Izan ere, sakondu eta hobekiago ezagutu nahi zuen Nafarroako Lekunberritik emigratu zuten Eugenio Juanena eta Regina Beraza bere gurasoek bizitza osoan faltan bota izan zutena. Baina Saltoko Euskal Etxean hori baino gehiago aurkitu zuen.

Urteak dira Angela Euskal Etxeko Arte Tailerreko arduraduna dela, eta garatzen duen lanaren adierazgarri egoitzako areto nagusiko hormak euskal paisaiez eta pertsonaiez josita daude. Ikerketak ere egiten dituzte irakasle eta ikasleek eta horren berri SaltoArteko blogean irakur daiteke. Honi buruz eta bere beste abentura batzuei buruz hitz egin digu Angelak elkarrizketa honetan. Mila esker, Angela!


[Maria Angela Juanena artista uruguaitarrari egindako elkarrizketa (itzulpena ez da literala)]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia