euskal diaspora eta kultura
2010/07/22
PUBLIZITATEA
Tandil, Argentina. “Euskaldunen historia Argentinan, herrialde honen historiaren enborretik igotzen den landare igokari bat bezalakoa da. Hain estua da haien arteko harremana non ezin baita bat ikertu bestea ikertu gabe. Sinbiosi natural hori ez zen, ordea, kaltegarria izan, ez Argentina bertako biztanleentzat ezta Argentinaratu ziren euskaldunentzat ere; elkartzeak, ostera, bi taldeen bertuteak sendotu zituen”. Marcelino Irianniren hitzak dira hauek, 'Euskaldunen historia Argentinan' liburuaren kontrazala.
UNICEN-en (Argentinako Buenos Aires probintzia erdiko Unibertsitatean) irakasle aritzen den Marcelino Iriannik joan den uztailaren 7an aurkeztu zuen bere azken lana den hau Tandilgo Bernardino Rivadavia Liburutegian. Hor, Hugo Nario liburutegiko kideak hitz hunkigarriz presentatu zuen, Euskal Herrian ezezik, Italian, Mexikon, Estatu Batuetan eta Espainian ere ikerlanean ibilia den akademiko argentinarra.
Historia de los vascos en la Argentina
Egilea: Marcelino Irianni
Editorial Biblos
Bilduma: La Argentina Plural
352 or. | 16 x 23 cm
ISBN: 9789507868115
Edizioaren urtea: 2010
1. edizioa
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus