euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maral talde euskal argentinarrak “Bazkalosteko abestiak” CD berria aurkeztuko du ‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaian

2015/04/20

Maral taldearen "Bazkaolsteko abestiak" diskoaren azaleko argazkia
Maral taldearen "Bazkaolsteko abestiak" diskoaren azaleko argazkia

PUBLIZITATEA

Talde euskal-argentinarrak, bere betiko errepertorioa taularatzeaz gain, material berria ere aurkeztuko du maiatzaren 10ean Mayo Etorbidean egingo den euskal jaialdian. 'Bazkalosteko abestiak' album berriak “etxean, lagunen artean kantatzeko ohitura berreskuratzea” du helburu.

Arrecifes, Argentina. “Bazkalosteko abestiak gure azken lanak, behar bati erantzutera dator” azaldu dio Maral taldearen ahotsa den Mariana Dominek EuskalKultura.com-i. “Gogoan izan dugu Euskal Herriko etxeetan, bazkal edo afalondoetan, hain arrunta zen abesteko ohitura, eta pentsatu dugu ezinbestekoa dela berreskuratzea. Batez ere, diasporako euskal etxeetan ere bazegoelako ohitura hori, eta ez dugu desagertzea nahi”.

Xede hori kontuan hartuta, denok entzunda daukagun eta erraz gogoratzen den abesti sorta bat aukeratu du taldeak euren CD berrian sartzeko, tartean, Apaga Luz, Mariluz; Desde Santurce a Bilbao; Soy de Santurce; 1 de enero, 2 de febrero; Ixil Ixilik; Aldapeko; Axuri beltza; Beti eskamak kentzen; Egun da Santi Mamiña; Bagare; Andre Madalen; Aita semeak; Zenbat gera; Ikusi mendizaleak; eta Guk euskaraz. Errepertorio elebidun hau osatzeko, gainera, bonus tracka ere badakar lanak: Argentinako folklorearen klasiko batzuk.

“Bistan da, hautatutako kantuak festetan eta lagunen artean abestekoak direla; etxeetan eta baita euskal elkarteetan ere”, adierazi digu abeslariak.

Bazkalosteko abestiak ‘Buenos Aires Celebra’ jaialdian aurkeztuko da lehen aldiz, maiatzaren 10ean, agertoki nagusian. Taldeari dagokionez, Christian Rodriguez (perkusioa), Charly Oviedo (teklatua), Billy Vogte (Gitarra eta koruak), Maria Eugenia Cozza (koruak) eta Mariana Domine Irigoyen (ahotsa) partade bidaiatuko da hiriburura Maral.

Baina garrantzi handiko beste hitzordu bat ere badute Maral taldeko musikariek. “Macachinera joango gara disko berria aurkeztera”, iragarri dio Mariana Dominek EuskalKultura.com-i. “Oraindik hilabete batzuk falta dira baina irrikan gaude; ilusio handiak egiten digu beti Euskal Aste Nazionalean jo ahal izateak”.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia